KULTURA-JARDUERETAN PARTE HARTZEKO ESKAERA

Zer da?

Kultura-jarduera jakin batzuetan parte hartzeko eskaera da. Izan ere, jarduera horietako batzuk antolatzeko, beharrezkoa da jasotako eskaerak ezagutu eta lehenestea.

Nork eska dezake?

Zenbait kasutan, Erandion erroldatuta dauden pertsonek eta adin-tarte jakin batzuetan daudenek (gazteek, haurrek, adinekoek eta abar) izango dute lehentasuna.

Pertsona fisikoek edo haien legezko ordezkariak.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa

Eskaera orokorra.

Legezko ordezkariaren kasuan, legez egiaztatzeko eta ordezkatzeko idazkia: Ordezkaria izendatzeko inprimakia

Dokumentu gehigarriren bat behar bada, Kultura Agendan adieraziko da.

Aurkezteko lekua

Presentzialki:
Herritarrentzako Arreta Zerbitzua - HAZ
Altzaga: Antonio Trueba zeharkalea 2
Astrabudua: Meso kalea 20
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:30etik 14:30era
Sarrera-erregistroaren ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:30etik 14:00etara

Telematikoki:
www.erandio.eus webgunearen bidez

Informazio gehiago

Kostu ekonomikoa

Programa bakoitzaren arabera zehaztu beharrekoa.

Ebazteko eta jakinarazteko epea

Aurreikusitako epea: hilabete 1, eskaera aurkezten den egunetik aurrera zenbatzen hasita.
Legezko gehieneko epea: 3 hilabete eskaera-datatik aurrera zenbatzen hasita.
Administrazio-isiltasunaren ondorioa: aurkakoa.

Araudi aplikagarria

Ez dago arudi aplikagarririk.

Eskaera jaso ondoko izapideak

HERRITARRENTZAKO ARRETA ZERBITZUAK
1. Eskaera eta dokumentazioa jasotzea eta egiaztatzea.
2. Erregistratzea, eskaneatzea eta interesdunari kopia.
3. Eskaera Kulturara bidaltzea

KULTURAK
4. Kultura Saila interesdunekin harremanetan jarriko da eskatutako jardueran onartu direla jakinarazteko eta bete beharreko baldintzen berri emateko (hala nola tasen ordainketa, halakorik izanez gero).

Oharrak

Arlo arduraduna

Herritarrak / Kultura eta Kirolak