Erandioko Elkarteen Udal Erregistroan inskribatzeko izapidea da, eta egoitza soziala Erandioko udalerrian duten kultura-erakundeak, kirol-erakundeak, jai-batzordeak eta bestelakoak hartzen ditu eraginpean.
Egoitza soziala Erandion duten irabazi-asmorik gabeko pertsona juridikoek edo haien legezko ordezkariak.
Eskaera orokorra elkartea Erandioko Elkarteen Udal Erregistroan inskribatzeko. Elkartearen
Estatutuak.
Eraketa-akta.
Identifikazio Fiskaleko Kodea.
Elkartea Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarteen Erregistro Orokorrean inskribatzeari buruzko Ebazpena.
Legezko ordezkariaren kasuan, legez egiaztatzeko eta ordezkatzeko idazkia: Ordezkaria izendatzeko inprimakia.
Presentzialki:
Herritarrentzako Arreta Zerbitzua - HAZ
Altzaga: Antonio Trueba zeharkalea 2
Astrabudua: Meso kalea 20
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:30etik 14:30era
Sarrera-erregistroaren ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:30etik 14:00etara
Telematikoki:
www.erandio.eus webgunearen bidez
Kosturik gabe.
Aurreikusitako epea: astebete.
Legezko gehieneko epea: 6 hilabete.
Administrazio-isiltasunaren ondorioa: aurkakoa.
HERRITARRENTZAKO ARRETA ZERBITZUAK
1. Eskaera eta dokumentazioa jasotzea eta egiaztatzea.
2. Erregistratzea, eskaneatzea eta interesdunari kopia.
3. Eskaera Kulturara bidaltzea.
KULTURAK
4. Elkartea Erandioko Elkarteen Erregistroan inskribatzeko aukera onartzea, Alkatetzaren Dekretuaren bidez.
5. Pertsona/elkarte interesdunari jakinaraztea.