HERRIKO JAIETAN TXOSNAK JARTZEKO ESKAERA

Zer da?

Erandioko elkarteek herriko jaietan txosnak instalatzeko eskaera da.

Nork eska dezake?

Erandioko Elkarteen Udal Erregistroan inskribatutako erakundeek edo haien legezko ordezkariak.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa

Eskaera orokorra. txosna jartzeko eskaera egiteko; muntatzeko eta desmuntatzeko egunak jaiak hasi baino hilabete lehenago adierazi beharko dira.

Legezko ordezkariaren kasuan, legez egiaztatzeko eta ordezkatzeko idazkia: Ordezkaria izendatzeko inprimakia

Elikagaiak eta/edo edariak merkaturatzen eta/edo saltzen badira, osasun-baimena eskatzeko inprimakiak aurkeztu beharko dira, behar bezala beteak.

Egitura desmuntagarriak instalatzen badira, egitura sendoa dela egiaztatzen duen ziurtagiri bat aurkeztu beharko da, teknikari eskudunek sinatua. Dokumentu hori muntaketa egin ondoren aurkeztu beharko da.

Erantzukizun zibileko aseguru baten kontratazioa egiaztatzen duen agiria. Eusko Jaurlaritzaren egiaztagiri-eredua aurkeztuko da, aseguru-erakundeak sinatua.

Instalazioak dakartzan arriskuetarako su-itzalgailu egokiak daudela egiaztatzen duen agiria.

Instalazio elektrikoa baimendutako instalatzaile baten bidez behar bezala egin dela egiaztatuko duen agiria, eta Industria Ordezkaritzan bideratutako instalazio-buletina, zigilatua.

Txosna bakoitzeko mila euroko fidantzaren gordailuaren banku-ziurtagiria.

Aurkezteko lekua

Presentzialki:
Herritarrentzako Arreta Zerbitzua - HAZ
Altzaga: Antonio Trueba zeharkalea 2
Astrabudua: Meso kalea 20
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:30etik 14:30era
Sarrera-erregistroaren ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:30etik 14:00etara

Telematikoki:
www.erandio.eus webgunearen bidez

Informazio gehiago

Kostu ekonomikoa

26. Ordenantza Fiskala, behin-behineko instalazio edo salmenta-postu ibiltariak erabiliz udaljabari publikoa okupatzearen gaineko tasak arautzen dituena.

Ebazteko eta jakinarazteko epea

Aurreikusitako epea: hilabete 1.
Legezko gehieneko epea: 6 hilabete.
Administrazio-isiltasunaren ondorioa: aurkakoa.

Araudi aplikagarria

Jaietan ostalaritzan eta txosnetan ezarri beharreko ordutegiei buruzko Dekretua. 10/2015 Legea, abenduaren 23koa, jendaurreko ikuskizunei eta jolas-jarduerei buruzkoa, 28. art.

Eskaera jaso ondoko izapideak

HERRITARRENTZAKO ARRETA ZERBITZUAK
1. Eskaera eta dokumentazioa jasotzea eta egiaztatzea.
2. Erregistratzea, eskaneatzea eta interesdunari kopia.
3. Eskaera Kulturara bidaltzea.

KULTURAK
4. Eskaera onartzea.
5. Udal Zerbitzu Ekonomikoei bidezko fidantza gordailutu behar duten erakundeen berri ematea.
6. Ezarritako baldintzen betetzeari buruzko Udaltzaingoaren txostena.
7. Fidantzak itzultzea.

Oharrak

Arlo arduraduna

Herritarrak / Kultura eta Kirolak