KIROL-ARLOKO DIRU-LAGUNTZAK JUSTIFIKATZEA

Zer da?

Diru-laguntza jaso duten eta udal-erroldan inskribatuta dauden irabazi-asmorik gabeko kirol-elkarteen edo profesionalak ez diren udalerriko kirolari indibidualen gastuen justifikazioa da.

Nork eska dezake?

Udal-erroldan inskribatuta dauden irabazi-asmorik gabeko kirol-elkarteek edo profesionalak ez diren udalerriko kirolari indibidualek egindako diru-laguntza eskaera da.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa

Eskaera orokorra.

Legezko ordezkariaren kasuan, legez egiaztatzeko eta ordezkatzeko idazkia: Ordezkaria izendatzeko inprimakia

Eredua, behar bezala betea.

Jardueren memoria.

Diru-sarreren eta gastuen balantzea. Fakturen zenbakizko zerrenda.

Dokumentu bidezko justifikazioak, kartelak.

Aurkezteko lekua

Presentzialki:
Herritarrentzako Arreta Zerbitzua - HAZ
Altzaga: Antonio Trueba zeharkalea 2
Astrabudua: Meso kalea 20
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:30etik 14:30era
Sarrera-erregistroaren ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:30etik 14:00etara

Telematikoki:
www.erandio.eus webgunearen bidez

Informazio gehiago

Kostu ekonomikoa

Kosturik gabe.

Ebazteko eta jakinarazteko epea

Aurreikusitako epea: hilabete 1.
Legezko gehieneko epea: 3 hilabete.
Administrazio-isiltasunaren ondorioa: aldekoa

Araudi aplikagarria

38/2003 Lege Orokorra, azaroaren 17koa, diru-laguntzei buruzkoa

887/2006 Errege Dekretua, uztailaren 21ekoa, diru-laguntzei buruzko Lege Orokorraren Erregelamendua onartzen duena

Erandioko Udalaren diru-laguntzak arautzen dituen Ordenantza

Eskaera jaso ondoko izapideak

HERRITARRENTZAKO ARRETA ZERBITZUAK Y/O POR DEPORTES
1. Eskaera eta dokumentazioa jasotzea eta egiaztatzea.
2. Erregistratzea, eskaneatzea eta interesdunari kopia.
3. Eskaera Kulturara bidaltzea.

Oharrak

Urtarrilaren 31 baino lehen, aurreko urtean emandakoa justifikatzeko.

Arlo arduraduna

Herritarrak / Kultura eta Kirolak