KIROLGUNEAK ERABILTZEKO ESKAERA

Zer da?

Udal-kirolguneak (futbol-zelaiak, kiroldegiak eta abar) ezohiko izaeraz eta irabazi-asmorik gabe erabiltzeko eskaera da.

Nork eska dezake?

Kirolguneak erabili nahi dituen pertsona fisiko edo juridiko orok edo haien legezko ordezkariak.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa

Eskaera orokorra.

Legezko ordezkariaren kasuan, legez egiaztatzeko eta ordezkatzeko idazkia: Ordezkaria izendatzeko inprimakia

Egin beharreko jarduera azaltzen duen memoria.

Hala badagokio, erantzukizun zibileko aseguru baten kontratazioa egiaztatzen duen agiria. Eusko Jaurlaritzaren egiaztagiri-eredua aurkeztuko da, aseguru-erakundeak sinatua.

Aurkezteko lekua

Presentzialki:
Herritarrentzako Arreta Zerbitzua - HAZ
Altzaga: Antonio Trueba zeharkalea 2
Astrabudua: Meso kalea 20
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:30etik 14:30era
Sarrera-erregistroaren ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:30etik 14:00etara

Telematikoki:
www.erandio.eus webgunearen bidez

Informazio gehiago

Kostu ekonomikoa

Indarrean dauden tasen arabera.

Ebazteko eta jakinarazteko epea

Aurreikusitako epea: hilabete 1.
Legezko gehieneko epea: 3 hilabete.
Administrazio-isiltasunaren ondorioa: aurkakoa.

Araudi aplikagarria

Kirol Instalazioen erabilerari buruzko Erregelamendua.

23. Ordenantza fiskala

Eskaera jaso ondoko izapideak

HERRITARRENTZAKO ARRETA ZERBITZUAK ETA/EDO KIROL SAILAK
1. Eskaera eta dokumentazioa jasotzea eta egiaztatzea.
2. Erregistratzea, eskaneatzea eta interesdunari kopia.
3. Eskaera Kirol Sailera bidaltzea.

KIROL SAILAK
4. Eskaera aztertzea.
5. Esanbidez onartzea eta erakunde edo pertsona interesdunari jakinaraztea.
6. Emakida pertsona edo erakunde interesdunari jakinaraztea.

Oharrak

Ordaintzeko moduak: eskudirutan edo kreditu-txartelarekin, udal-kiroldegietan eta/edo Herritarrentzako Arreta Zerbitzuan.
Hilabeteko aurretiaz eskatu beharko da gutxienez.

Arlo arduraduna

Herritarrak / Kultura eta Kirolak