KIROL-IKASTAROAK

Zer da?

Kirol-ikastaroetan inskribatzeko, ikastaroak berritzeko edo talde-aldaketak egiteko eskaera da.

Nork eska dezake?

Edozein pertsona fisiko interesdunek edo haren legezko ordezkariak.

INSKRIPZIOAK:
Abonatuek:
Igeriketa, haurrak: hilabete bakoitzaren 18tik 25era bitarte.
Gainerako jarduerak: hilabete bakoitzeko 24tik 28ra bitarte.
Abonatu ez direnek:
Hilabete bakoitzaren 1ean eta iritsi diren ordenaren arabera.

BERRITZEKO ORDAINKETAK ETA ALDAKETEN ESKAERA:
Igeriketa, haurrak: hilabete bakoitzaren 20tik 25era bitarte.
Gainerako jarduerak: hilabete bakoitzeko 24tik 28ra bitarte.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa

Eskaera orokorra.
Legezko ordezkariaren kasuan, legez egiaztatzeko eta ordezkatzeko idazkia: Ordezkaria izendatzeko inprimakia.
Abonu-txartela.
Abonatu ez direnak: adinaren egiaztagiria (haurrak lehen aldian baino ez).

Aurkezteko lekua

Informazio gehiago

Kostu ekonomikoa

Indarrean dauden tasen arabera. 23. Ordenantza fiskala

Ebazteko eta jakinarazteko epea

Aurreikusitako epea: berehala.
Legezko gehieneko epea: hilabete 1.
Administrazio-isiltasunaren ondorioa: aldekoa.

Araudi aplikagarria

Kirol Instalazioen erabilerari buruzko Erregelamendua.

23. Ordenantza fiskala

Eskaera jaso ondoko izapideak

HERRITARRENTZAKO ARRETA ZERBITZUAK ETA/EDO KIROL SAILAK
1. Eskaera eta dokumentazioa jasotzea eta egiaztatzea.
2. Erregistratzea, eskaneatzea eta interesdunari kopia.
3. Inskripzioa egiteko epeak amaitu ondoren, eskaerak eskariaren arabera ebaztea eta, hala badagokio, zozketak egitea.
4. Eskaera Kirol Sailera bidaltzea.
5. Interesdunei jakinaraztea.

Oharrak

Dagokion prezioa ezarritako epean ez ordaintzeak plaza galtzea dakar.

Eskatutako aldaketek eskainitakoa gainditzen badute, hilabete bakoitzaren 26an edo 29an zozkatuko dira, jardueraren arabera.

Hilabete bakoitzean eskainitako plazak eskatutakoak baino gutxiago badira, hilabete bakoitzaren 28an edo 30ean zozkatuko dira, jardueraren arabera.

Ordaintzeko moduak: eskudirutan edo kreditu-txartelarekin, udal-kiroldegietan eta/edo Herritarrentzako Arreta Zerbitzuan.

Arlo arduraduna

Herritarrak / Kultura eta Kirolak