OINARRIZKO LNBIDE-HEZIKETAKO PROGRAMAN MATRIKULATZEA

Zer da?

Oinarrizko Lanbide Heziketako udal-institutuan matrikulatzea da.
Hezkuntza-eskaintza:
? Okintza-gozogintzako jarduerei buruzko Oinarrizko Lanbide Heziketa 1.
? Okintza-gozogintzako jarduerei buruzko Oinarrizko Lanbide Heziketa 2.

Nork eska dezake?

Udalerrian erroldatuta dagoen edo erroldatuta ez dagoen pertsona orok.
15 urtetik hasi eta 18 urtera bitarteko pertsonei zuzendua.
Jatorrizko ikastetxeko irakasle taldeak proposatutakoa izatea.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa

Inskripzio-orria, beteta
Nortasun-agirirako tamainako argazkia.
Orientazio-kontseiluaren dokumentua.
Ikaslearen legezko erantzuleen baimen.

Aurkezteko lekua

Informazio gehiago

Kostu ekonomikoa

IIzena ematea: Kosturik gabe.
Bestelako kuotak: eskola-aseguruaren urteko kuota, 1,12 ?.

Ebazteko eta jakinarazteko epea

Zentroan matrikulatutako ikasleen kasuan, matrikula automatikoki egiten da. Ikasle berrien kasuan, plaza aste batetik gorakoa ez den epean berretsiko da matrikulazioaldia amaitu ondoren.
Jakinarazpenak telefonoz deituta egingo dira.

Araudi aplikagarria

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailak urtero argitaratzen du prestakuntza-zikloetarako harrera arautzen duen Agindua.
Agindu horretan, izena emateko eta matrikulatzeko datak zehazten dira, baita hautagaiak aukeratzeko irizpideak ere, eskaerak plazak baino gehiago izanez gero. Irizpide horiek honako Dekretu honetan aipatzen direnetatik ondorioztatzen dira: 86/2015 DEKRETUA, ekainaren 9koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Oinarrizko Lanbide Heziketaren araubideari eta ezarpenari buruzkoa

Eskaera jaso ondoko izapideak

HERRITARRENTZAKO ARRETA ZERBITZUAK
1. Eskaera eta dokumentazioa jasotzea eta egiaztatzea.
2. Erregistratzea, eskaneatzea eta interesdunari kopia.
3. Hezkuntza ? Musika Eskolara bidaltzea.

HEZKUNTZA-ARLOAK
4. Eskaerak aztertzea eta proposamena egitea.
5. Ebaztea.
6. Interesdunei jakinaraztea

Oharrak

Arlo arduraduna

Herritarrak / Enplegua, Ekonomia Sustapena eta Toki