AUTOENPLEGURAKO LAGUNTZAK. JARDUERA HASTEAGATIKO LAGUNTZAK

Zer da?

Enpresa berri bat abian jartzeagatik sustatzaileei ematen zaizkien udal-laguntzak dira.

Nork eska dezake?

Bere lanbide-jarduera Erandion garatzen duen edo bere jarduera Erandion kokatuta daukan edozein enpresak, enpresa horren forma juridikoa edozein izanda ere, baldin eta enpresa hori urteko araudian ezarritako epean alta emanda badago jarduera ekonomikoetan.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa

Eskaera egiteko inprimakia, deialdiaren oinarrietako bigarren orria.

Eskaera orokorra.

Erantzukizunpeko adierazpena

Sozietatearen edo erakundearen hartzekodun-fitxa

Negozio-plana.

Sustatzaile bakoitzaren nortasun-agiria.

Sustatzaile bakoitzaren errolda-ziurtagiria. Erandion erroldatuta egonez gero, ofizioz egiaztatuko da.

Autonomoen erregimen bereziaren, edo, hala badagokio, baliokidea den aurreikuspen sozialeko mutualitatearen altako deklarazioa, kide bakoitzeko.

Errolda-deklarazioa, Enpresaburuen, Atxikitzaileen Erroldan _ 036 eredua_ alta emanda dagoela, aldaketa egin duela eta baja emanda dagoela edo Ekonomia Jardueren gaineko Zergan Alta emanda dagoela adierazten duena. Enpresaburuen, Profesionalen eta Ekonomia Jardueren (EJZ) Erroldan _ 840 edo 845 eredua _ alta emanda dagoela, aldatu duela eta baja emanda dagoela adierazten duen errolda-deklarazioa.

Ogasunari ordaindu beharrekoak ordainduta dituela egiaztatzen duen ziurtagiria. Gizarte Segurantzaren ziurtagiria.

Alta hartu aurreko eta ondoko hiru hilabeteen artean egindako inbertsioen fakturak. Negozioplanean jasotako fakturak ere inbertsiotzat hartuko dira.

Alta hartu aurreko eta ondoko hiru hilabeteen artean egindako inbertsioen ordainagiriak.

Egiaztagiriek beren faktura izan beharko dute baliodunak izateko.

Irekitzeko lizentzia bidez edo aldez aurretiko jakinarazpen bidez edo erantzukizun-deklarazio bidez egindako administrazio-kontroleko zerbitzuak emateagatiko udal-tasaren ordainagiri ordaindua.

Sozietatearen eratze-eskritura, eta ondasun-erkidegoen eta sozietate zibilen kasuan, sozietatearen eratze-dokumentua.

Aurkezteko lekua

Presentzialki:
Herritarrentzako Arreta Zerbitzua - HAZ
Altzaga: Antonio Trueba zeharkalea 2
Astrabudua: Meso kalea 20
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:30etik 14:30era
Sarrera-erregistroaren ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:30etik 14:00etara

Telematikoki:
www.erandio.eus webgunearen bidez

Informazio gehiago

Kostu ekonomikoa

Kosturik gabe.

Ebazteko eta jakinarazteko epea

Aurreikusitako epea: hilabete 1.
Administrazioaren isiltasuna: aurkakoa.

Araudi aplikagarria

Deialdiaren oinarriak

Eskaera jaso ondoko izapideak

HERRITARRENTZAKO ARRETA ZERBITZUAK
1. Eskaera eta dokumentazioa jasotzea eta egiaztatzea.
2. Erregistratzea, eskaneatzea eta interesdunari kopia.
3. Eskaera Enplegua, Ekonomia Sustapena eta Toki Garapena Arlora igortzea izapidetzeko.

ENPLEGUA, EKONOMIA SUSTAPENA ETA TOKI GARAPENA ARLOAK
4. Eskaerak eta/edo ebazpen-proposamena duten justifikazioak balioesteko txosten teknikoa.
5. Alkatetzaren Dekretua, jarduera hasteagatiko laguntza ekonomikoa onartu eta ematen duena.
6. Ebazpena interesdunari jakinaraztea.

ZERBITZU EKONOMIKOEK
7. Emandako diru-laguntza ordaintzea.

Oharrak

Arlo arduraduna

Herritarrak / Enplegua, Ekonomia Sustapena eta Toki