Erandioko Udalak udal-ludoketetan eta Erandiogoikoa Zentro Soziokulturalean antolatzen dituen udalekuetan 3-6 urteko haurrak inskribatzea da.
Erandion erroldatuta dauden 3-6 urteko haurren legezko ordezkariak.
Udalekuetan izena emateko fitxa
Haurraren osasun-txartela.
Presentzialki:
Herritarrentzako Arreta Zerbitzua - HAZ
Altzaga: Antonio Trueba zeharkalea 2
Astrabudua: Meso kalea 20
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:30etik 14:30era
Sarrera-erregistroaren ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:30etik 14:00etara
Telematikoki:
www.erandio.eus webgunearen bidez
Kosturik gabe.
15 egun izena emateko epea amaitzen denetik aurrera.
Urteko oinarriak
HERRITARRENTZAKO ARRETA ZERBITZUAK
1. Eskaera eta dokumentazioa jasotzea eta egiaztatzea.
2. Erregistratzea, eskaneatzea eta interesdunari kopia.
3. Eskaera Enplegua, Ekonomia Sustapena eta Toki Garapena Arlora igortzea izapidetzeko.
ENPLEGUA, EKONOMIA SUSTAPENA ETA TOKI GARAPENA ARLOAK
4. Plazak esleitzea urteko deialdian ezarritako txanden arabera. Plaza baino eskaera gehiago badaude, zozketa bat egingo da, urteko deialdiaren oinarrietan xedatzen denari jarraikiz.
5. Zerrendak ?behin-behinekoak eta behin betikoak? argitaratzea.