ERROTULUAK, IRUDI KORPORATIBOA ETA WEBGUNEA EUSKARAZ IDAZTEKO DIRU-LAGUNTZAK

Zer da?

Establezimenduaren kanpoaldeko errotulu finkoak, irudi korporatiboa eta webgunea euskaraz idazteko diru-laguntza.

Eta webguneetarako diru-laguntzei buruzko araudia tokiko elkarte eta erakundeei ere aplikatuko zaie.

Nork eska dezake?

Jarduera ekonomikoa Erandion kokatutako lokaletan gauzatzen duten pertsona fisikoek edo juridikoek.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa

Eskaera-inprimakia
Eskatzailearen Nortasun Agiri Nazionala. Egindako gastuen faktura, jatorrizkoa.
Administrazioarekiko zerga-betebeharrak egunean dituela adierazten duen egiaztagiria.

Gainera:
Errotuluen kasuan: errotuluaren testua agertzen duen dokumentu edo argazkia.
Irudi korporatiboaren kasuan: erakundeak egin eta argitaratutako elementu bakoitzaren ale bat (ibilgailuko errotulazioaren kasuan, argazki bat).
Webguneen kasuan: webgunearen helbidea.

Aurkezteko lekua

Presentzialki:
Herritarrentzako Arreta Zerbitzua - HAZ
Altzaga: Antonio Trueba zeharkalea 2
Astrabudua: Meso kalea 20
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:30etik 14:30era
Sarrera-erregistroaren ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:30etik 14:00etara

Telematikoki:
www.erandio.eus webgunearen bidez

Informazio gehiago

Kostu ekonomikoa

Kosturik gabe.

Ebazteko eta jakinarazteko epea

Deialdian ezarritakoa.
Administrazio-isiltasunaren ondorioa: aurkakoa.

Araudi aplikagarria

Urteko deialdia

Bizkaiko Aldizkari Ofiziala, 38. zk., 2011ko otsailaren 24koa, osteguna: Erandio Elizateko Udalaren diru-laguntzei buruzko Ordenantza Orokorra

Eskaera jaso ondoko izapideak

HERRITARRENTZAKO ARRETA ZERBITZUAK
1. Eskaera eta dokumentazioa jasotzea eta egiaztatzea.
2. Erregistratzea, eskaneatzea eta interesdunari kopia.
3. Euskara arlora bidaltzea.

EUSKARA ARLOAK
4. Dokumentazioa egiaztatzea eta berrikustea.
5. Dokumenturen bat falta baldin bada, telefonoz edo Telematikoki eskatzea.
6. Txosten teknikoa egitea.
7. Alkatetzaren Dekretua egitea.
8. Ordaintzeko proposamena Zerbitzu Ekonomikoetara bidaltzea.
9. Interesdunari jakinaraztea.

Oharrak

Arlo arduraduna

Herritarrak / Euskara