ITZULPEN-ZERBITZUA

Zer da?

Gaztelaniaz idatzitako testuak euskarara itzultzeko edo euskaraz idatzitako testuak zuzentzeko eskaintzen den laguntza teknikoa.

Nork eska dezake?

Erandioko elkarteek, establezimenduek, enpresek, ikastetxeek...

Aurkeztu beharreko dokumentazioa

Itzultzeko testuak. Betekizunak:
? Testua gehienez ere hiru orrialdekoa izango da.
? Herrian zabaltzeko mezuak dituzten testuak izango dira.
? Testuak euskarri informatikoan aurkeztu behar dira, edo posta elektroniko bidez bidali behar dira

Aurkezteko lekua

Presentzialki:
Herritarrentzako Arreta Zerbitzua - HAZ
Altzaga: Antonio Trueba zeharkalea 2
Astrabudua: Meso kalea 20
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:30etik 14:30era
Sarrera-erregistroaren ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:30etik 14:00etara

Telematikoki:
www.erandio.eus webgunearen bidez

Informazio gehiago

Kostu ekonomikoa

Kosturik gabe.

Ebazteko eta jakinarazteko epea

Aurreikusitako epea: 3-4 egun.

Araudi aplikagarria

Ez dago arudi aplikagarririk.

Eskaera jaso ondoko izapideak

HERRITARRENTZAKO ARRETA ZERBITZUAK
1. Testuak jasotzea.
2. Betekizunak betetzen dituztela egiaztatzea.
3. Euskara arlora bidaltzea.

EUSKARA ARLOAK
4. Itzulpena egitea.
5. Itzulitako testua interesdunak emandako helbidera bidaltzea.

Oharrak

Arlo arduraduna

Herritarrak / Euskara