EUSKARA SUSTATZEKO JARDUERETARAKO DIRU-LAGUNTZ

Zer da?

Erandion euskara bultzatzeko jarduerak eta programak sustatzeko diru-laguntzak.

Nork eska dezake?

Herriko elkarteek, erakundeek, ikastetxeek eta gurasoen kolektiboek.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa

Laguntza eskatzeko:
Eskaera orokorra.
Identifikazio Fiskaleko Kodea.
Ordezkariaren Nortasun Agiri Nazionala. Erantzukizunpeko deklarazioa. II. eranskina
Diruz lagundu beharreko proiektuari buruzko txostena.
Administrazioarekiko zerga-betebeharrak egunean dituela adierazten duen egiaztagiria III. eranskina
Epeak:
Elkarteak eta gainerako erakundeak: deialdian ezarritakoa.
Gurasoen elkarteak eta ikastetxeak: deialdian ezarritakoa.
Emandako laguntza justifikatzeko: Jardueraren memoria.
Laguntzaren xedea bete dela egiaztatzen duen adierazpena. IV. eranskina
Gastuen eta beste diru-laguntza batzuen zerrenda. V. eranskina
Epeak:
Elkarteak eta bestelako erakundeak: deialdian ezarritakoa.
Gurasoen elkarteak eta ikastetxeak: deialdian ezarritakoa.

Aurkezteko lekua

Presentzialki:
Herritarrentzako Arreta Zerbitzua - HAZ
Altzaga: Antonio Trueba zeharkalea 2
Astrabudua: Meso kalea 20
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:30etik 14:30era
Sarrera-erregistroaren ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:30etik 14:00etara

Telematikoki:
www.erandio.eus webgunearen bidez

Informazio gehiago

Kostu ekonomikoa

Kosturik gabe.

Ebazteko eta jakinarazteko epea

4 hilabete gehienez ere.
Administrazio-isiltasunaren ondorioa: aurkakoa.

Araudi aplikagarria

Urteko deialdia

Bizkaiko Aldizkari Ofiziala, 38. zk., 2011ko otsailaren 24koa, osteguna: Erandio Elizateko Udalaren diru-laguntzei buruzko Ordenantza Orokorra

Eskaera jaso ondoko izapideak

HERRITARRENTZAKO ARRETA ZERBITZUAK
1. Eskaera eta dokumentazioa jasotzea eta egiaztatzea.
2. Erregistratzea, eskaneatzea eta interesdunari kopia.
3. Euskara arlora bidaltzea.

EUSKARA ARLOAK
4. Dokumentazioa egiaztatzea eta berrikustea.
5. Dokumenturen bat falta baldin bada, telefonoz edo Telematikoki eskatzea.
6. Txosten teknikoa egitea.
7. Alkatetzaren Dekretua egitea.
8. Ordaintzeko proposamena Zerbitzu Ekonomikoetara bidaltzea.
9. Interesdunari jakinaraztea.

Oharrak

Arlo arduraduna

Herritarrak / Euskara