GIDABAIMENA EUSKARAZ (DIRU-LAGUNTZAK)

Zer da?

Gidabaimena ateratzeko azterketa teorikoa euskaraz egin duten gazteentzako diru-laguntzak.

Nork eska dezake?

Erandion erroldatutako 17-23 urteko gazteek.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa

Eskaera orokorra.
Nortasun Agiri Nazionala.
Matrikularen ordainagiria.
Azterketa euskaraz egin izana egiaztatzen duen dokumentua.

Aurkezteko lekua

Presentzialki:
Herritarrentzako Arreta Zerbitzua - HAZ
Altzaga: Antonio Trueba zeharkalea 2
Astrabudua: Meso kalea 20
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:30etik 14:30era
Sarrera-erregistroaren ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:30etik 14:00etara

Telematikoki:
www.erandio.eus webgunearen bidez

Informazio gehiago

Kostu ekonomikoa

Kosturik gabe.

Ebazteko eta jakinarazteko epea

Hilabete bat gehienez ere.
Administrazio-isiltasunaren ondorioa: aurkakoa.

Araudi aplikagarria

Urteko deialdia

Eskaera jaso ondoko izapideak

HERRITARRENTZAKO ARRETA ZERBITZUAK
1. Eskaera eta dokumentazioa jasotzea eta egiaztatzea.
2. Erregistratzea, eskaneatzea eta interesdunari kopia.
3. Euskara arlora bidaltzea.

EUSKARA ARLOAK
4. Dokumentazioa egiaztatzea eta berrikustea.
5. Dokumenturen bat falta baldin bada, telefonoz edo Telematikoki eskatzea.
6. Txosten teknikoa egitea.
7. Alkatetzaren Dekretua egitea.
8. Ordaintzeko proposamena Zerbitzu Ekonomikoetara bidaltzea.
9. Interesdunari jakinaraztea.

Oharrak

Azterketa teorikoa "Gidabaimena euskaraz" kanpainari atxikitako autoeskoletan egin behar da.
Epea, deialdian ezarritakoa.

Arlo arduraduna

Herritarrak / Euskara