GAZTERIAREN JARDUERETAN IZENA EMATEKO ESKAERA

Zer da?

Gazteriak antolatzen dituen jardueretan izena ematea da.

Nork eska dezake?

Interesa duen edozein pertsona fisikok edo haren legezko ordezkariak, lehentasuna Erandion erroldatutako 15-35 urteko pertsonek izango badute ere.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa

Inskripzio-orria behar bezala beteta.

Legezko ordezkariaren kasuan, legez egiaztatzeko eta ordezkatzeko idazkia: Ordezkaria izendatzeko inprimakia

Jardueraren arabera, 18 urtetik beherako pertsonaren aitaren-amaren-legezko ordezkariaren baimena.

Aurkezteko lekua

Presentzialki:
Herritarrentzako Arreta Zerbitzua - HAZ
Altzaga: Antonio Trueba zeharkalea 2
Astrabudua: Meso kalea 20
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:30etik 14:30era
Sarrera-erregistroaren ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:30etik 14:00etara

Telematikoki:
www.erandio.eus webgunearen bidez

Informazio gehiago

Kostu ekonomikoa

Jardueraren baitan, dagokion liburuxkaren arabera.

Ebazteko eta jakinarazteko epea

Dagokion liburuxkaren arabera.
Onartutako pertsonei soilik jakinaraziko zaie, telefono edo whatsapp bidez.

Araudi aplikagarria

Deialdi bakoitzaren baldintzak dagokion liburuxkan biltzen dira.

Eskaera jaso ondoko izapideak

HERRITARRENTZAKO ARRETA ZERBITZUAK
1. Eskaera eta dokumentazioa jasotzea eta egiaztatzea.
2. Erregistratzea, eskaneatzea eta interesdunari kopia.
3. Gazteriara bidaltzea izapidetu dezaten.

GAZTERIAK
4. Izena emateko epea amaituta, onartutako pertsonen behin betiko zerrenda egitea ezarritako lehentasun-irizpideei eta ikasturte bakoitzerako ezarritako pertsonen kopuruari jarraikiz.
5. Whatsapp bidez, edo bestela telefonoz, abisatzea plaza duten pertsonei bertaratuko direla berretsi dezaten eta ikasturtearen baldintzen berri ematea: data, lekua, zenbatekoa?
6. Kobrantza-sorta sortzea ikasturteari eta kategoriari dagokion zenbatekoarekin, eta inskribatutako pertsonak eskaeran adierazitako kontu-zenbakian kargatzea.

Oharrak

Erandion erroldatutako pertsonek lehentasuna izango dute jarduera guztietan, jarduera bakoitzean ezartzen diren baldintzen eta erregistro-ordenaren arabera.

Behin jardueraren kobrantza eginda ez da dirurik itzuliko.

Gazteriak beretzat gordetzen du programatutako jarduerak ezerezteko, aldatzeko edota atzeratzeko eskubidea. Ezarritako pertsonen gutxieneko kopurua betetzen bada soilik burutuko dira jarduerak, eta kopuru hori jardueraren, jarduera bera garatzen den lokalaren eta abarren arabera aldatzen da.

Arlo arduraduna

Herritarrak / Gazteria