UDAL-HILERRIETAKO EHORZKETA-ZIURTAGIRIA

Zer da?

Pertsona bat zein egunetan, zein hilerritan eta zein hilobitan ehortzi zen jasotzen duen ziurtagiria da.

Nork eska dezake?

Hildakoaren zuzeneko senideren batek edo legezko ordezkariak.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa

Eskaera orokorra.

Hildakoaren izenaz gain, ehorzketari buruzko daturen bat ?jakinez gero? edo heriotza-data adierazi behar dira. Udal-tasa ordaindu izanaren agiria.

Eskatzailearen NANa edo, legezko ordezkariaren kasuan, legez egiaztatzeko eta ordezkatzeko idazkia: Ordezkaria izendatzeko inprimakia

Aurkezteko lekua

Presentzialki:
Herritarrentzako Arreta Zerbitzua - HAZ
Altzaga: Antonio Trueba zeharkalea 2
Astrabudua: Meso kalea 20
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:30etik 14:30era
Sarrera-erregistroaren ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:30etik 14:00etara

Telematikoki:
www.erandio.eus webgunearen bidez

Informazio gehiago

Kostu ekonomikoa

7. Ordenantza Fiskala, hilerrietako zerbitzuen tasak arautzen dituena.
Ziurtagiriak, kopiak ematea? 30.25 ?.

Ebazteko eta jakinarazteko epea

Aurreikusitako epea: 15 egun.

Araudi aplikagarria

Erandioko Udal Hilerrietako Enterramendu Unitateak eta Inskripzioak nahiz hilarriak arautzeko Udal Araudia (1999ko abuztuaren 23ko ?astelehena? Bizkaiko Aldizkari Ofiziala, 161. zk.).

202/2004 Dekretua, urriaren 19koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Hilotzen Sanitate-alderdiei buruzko Erregelamendua onartzen duena (2004ko azaroaren 18ko ?osteguna? Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 221. zk.).

Eskaera jaso ondoko izapideak

HERRITARRENTZAKO ARRETA ZERBITZUAK
1. Eskaera eta dokumentazioa jasotzea eta egiaztatzea.
2. Erregistratzea, eskaneatzea eta interesdunari kopia.
3. Osasun Publikora bidaltzea.

OSASUN PUBLIKOAK
4. Udal-artxiboak egiaztatzea.
5. Ziurtagiria egitea.
6. Interesdunari jakinaraztea.

Oharrak

Ziurtagiria beharrezkoa da hobitik ateratako gorpuzkiak lekualdatzeko baimen sanitarioa lortzeko.

Arlo arduraduna

Lurraldea / Osasun Publikoa