Oro har, arriskutsuak izan daitezkeen animaliatzat hartzen dira animalia basati izanik etxeko animaliatzat erabiltzen direnen artetik, pertsonei edo beste animalia batzuei heriotza edo lesioak eta gauzei kalteak eragiteko ahalmena duten espezie edo arrazatakoak diren animaliak, agresiboak izan ala ez izan.
Arriskutsuak izan daitezkeen animaliatzat hartuko dira, halaber, erregelamendu bidez zehazten diren etxeko animaliak ere, bereziki, txakur-arrazakoak ?arriskutsuak izan daitezkeen txakurrak?, arraza-tipologia bati dagozkionak, betiere agresiboak direlako, handiak direlako edo barailaren potentziagatik pertsonei edo beste animalia batzuei heriotza edo lesioak eta gauzei kalteak eragiteko ahalmena badute.
Arriskutsuak izan daitezkeen animaliak edukitzeko lizentzia Udalak ematen du, eskatzailea bizi den udalerriko Udalak, eta lizentzia duenak arriskutsuak izan daitezkeen animaliatzat sailkatutako edozein animalia izan dezake.
Arriskutsuak izan daitezkeen animaliak edukitzeko lizentzia izan behar du animaliaren jabeak edo animalia zaindu, atera eta gobernatzeaz arduratu behar duenak, betiere baldintza hauek betez gero:
· adin nagusikoa izatea,
· Erandion erroldatuta egotea,
· aurrekari penalen ziurtagiri negatiboa izatea (ziurtagiria gehienez hiru hilabeteko lehenago egina izango da); ziurtagirian, titularrari honako delitu hauengatik kondenarik ez zaiola jarri egiaztatu behar da: homizidioa, lesioak, tortura, askatasunaren kontra edo osotasun moralaren, askatasun publikoaren eta osasun publikoaren aurka, banda armatuarekin edo narkotrafikoko bandarekin elkartzea.
Lizentzia-eskaera: Arriskutsuak izan daitezkeen animaliak izateko lizentziaren eskaera
Eskatzailearen Nortasun Agiri Nazionala. Eskatzailearen argazkia (berria eta NANaren neurrikoa).
Justiziako Lurralde Gerentziak egindako aurrekari penalen ziurtagiri negatiboa aurkeztu behar da: https://sede.mjusticia.gob.es/cs/Satellite/Sede/es/tramites/certificado-antecedentes
Edo bestela, Baimena-Penalak dokumentua sinatu behar da, Udalari ziurtagiri hori lortzeko baimena emateko. Arriskutsuak izan daitezkeen animaliak izateko lizentziaren eskaera
Gaitasun fisiko eta psikologikoaren egiaztagiria; baimendutako zentro batek egin behar du, eta egin zenetik gehienez ere urtebeteko antzinatasuna izan dezake.
Erantzukizunpeko adierazpena, 50/1999 Legearen 13. artikuluko 3. zenbakian aurreikusitako zehapen osagarriren bat jaso ez izana arau-hauste astunak edo oso astunak egiteagatik: Arriskutsuak izan daitezkeen animaliak izateko lizentziaren eskaera
Arriskutsuak izan daitezkeen animaliak edukitzeko lizentzia izapidetzeko (emateko edo berritzeko) kuota ordaindu izanaren agiria.
Presentzialki:
Herritarrentzako Arreta Zerbitzua - HAZ
Altzaga: Antonio Trueba zeharkalea 2
Astrabudua: Meso kalea 20
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:30etik 14:30era
Sarrera-erregistroaren ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:30etik 14:00etara
Telematikoki:
www.erandio.eus webgunearen bidez
14. Ordenantza Fiskala, animaliak jaso eta babesteko zerbitzuaren tasak arautzen dituena
Arriskutsuak izan daitezkeen animaliak edukitzeko lizentzia izapidetzea (emateko edo berritzeko): 20.95 ?.
Aurreikusitako epea: 15 egun.
Egiaztagiria aurkezteko: 30 egun.
101/2004 Dekretua, ekainaren 1ekoa, Euskal Autonomia Erkidegoan txakur-espezieko animaliak edukitzeari buruzko
50/99 Legea, abenduaren 23koa, Arriskutsuak izan daitezkeen Animaliak Edukitzeko araubide juridikoari buruzkoa, eta 287/2002 Errege Dekretua, martxoaren 22koa, hura garatzen duena
Erandioko udalerrian animalien edukitza eta babesa arautzen duen Ordenantza. Bizkaiko Aldizkari Ofiziala, 55. zk., 08-03-18
6/93 Legea, urriaren 29koa, Animaliak Babesteari buruzkoa
HERRITARRENTZAKO ARRETA ZERBITZUAK
1. Eskaera eta dokumentazioa jasotzea eta egiaztatzea.
2. Erregistratzea, eskaneatzea eta interesdunari kopia.
3. Osasun Publikora bidaltzea.
OSASUN PUBLIKOAK
4. Aldeko txostena eta lizentzia ematen duen Dekretua.
5. Txartela jaulkitzea.
6. Interesdunari jakinaraztea.
izentzia indibiduala da, eta arriskutsuak izan daitezkeen animaliak dituzten edo eramaten dituzten pertsona guztiek atera behar dute.
Lizentzia ateratzeak animalia horiek izateko eta gobernatzeko ahalmena ematen dio titularrari.+
Arriskutsu izan daitekeen txakur baten jabe izanik, animalia Arriskutsuak izan daitezkeen Animalien Udal Erregistroan izena emateko betebeharra izango du. Lizentzia eskuratutakoan, titularrak 15 eguneko epea izango du animaliari erregistro horretan izena emateko.
Ikus izapidea, Animalia Arriskutsuen Erregistroa.
Lizentziak 5 urterako balio du; epe hori igarota, berritu egin beharko da. Mota horretako animaliak edukitzeko eta gobernatzeko lizentzia beste edozein udalerritan atera arren, Erandion baliozkoa izango da. Dena den, beste udalerri bateko lizentzia duen norbait egun Erandion bizi bada, dagokionean, lizentzia Erandion berritu beharko du.
Arriskutsuak izan daitezkeen txakurrak lizentziarik gabe edukitzea edo gobernatzea arau-hauste oso astuntzat jotzen da.
Animaliaren jabea pertsona juridikoa baldin bada, animalia zaintzeaz eta kontrolatzeaz arduratzen direnek lizentzia eskatu beharko dute.
Izapide hau ez da aplikatuko Indar Armatuetako, Estatuaren Segurtasun Indar eta Kidegoetako, Autonomia Erkidegoetako Poliziaren, Udaltzaingoaren eta baimen ofiziala duten segurtasunenpresen txakur eta animalien kasuan, ez baitaude Lege honen eraginpean.