Jabari publikoaren aprobetxamendu berezia ahalbidetzeko ematen den administrazio-baimena, edukiontziak aldi baterako jartzeko, material-bilketa egiteko edo beste kategoria batzuetan biltzen ez diren zenbait instalazio egiteko.
Edozein interesdunek, edo haren legezko ordezkariak.
Eskaera orokorra
Legezko ordezkariaren kasuan, legez egiaztatzeko eta ordezkatzeko idazkia: Ordezkaria izendatzeko inprimakia
Okupatu nahi den jabari publikoaren zati edo espazio zehatza mugatzen duen planoa, eraginpeko azalera adierazita.
Okupazioaren ezaugarrien definizioa: instalazio mota, materialak eta unitateen kopurua.
Okupazioko denboraldia.
Presentzialki:
Herritarrentzako Arreta Zerbitzua - HAZ
Altzaga: Antonio Trueba zeharkalea 2
Astrabudua: Meso kalea 20
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:30etik 14:30era
Sarrera-erregistroaren ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:30etik 14:00etara
Telematikoki:
www.erandio.eus webgunearen bidez
24. Ordenantza Fiskala. Edukiontziak zaborrak edo materialak lagatzeko:
Aurreikusitako epea: 10 egun.
Legezko gehieneko epea: 3 hilabete.
Administrazio-isiltasunaren ondorioa: aurkakoa.
2/2006 Legea, ekainaren 30ekoa, Euskal Autonomia Erkidegoko Lurzoruari eta Hirigintzari buruzkoa (207. art. eta hurrengoak)
Erandioko Udal Plangintzako Arau Subsidiarioak
HERRITARRENTZAKO ARRETA ZERBITZUAK
1. Eskaera eta eskatutako dokumentazioa jasotzea eta egiaztatzea.
2. Eskaera erregistratzea eta eskaneatzea, eta kopia interesdunari ematea.
3. Espedientea Hirigintzara bidaltzea.
HIRIGINTZAK
4. Udal-zerbitzu teknikoek eskaera eta dokumentazioa aztertzea hirigintza-araudira egokitzen direla egiaztatzeko.
5. Txostenak egitea.
6. Ebazpena eta interesdunari jakinaraztea.
7. Udaltzaingora helaraztea, jakin dezaten.
8. Espedientea Zerbitzu Ekonomikoetara bidaltzea, likida dezaten.
9. Likidazioa interesdunari bidaltzea.
Instalazioa obrei lotuta badago, nahitaezkoa izango da dagokion lizentzia lortu dela ziurtatzea.