IBI ETA ESPALOI-PASABIDEEN LIZENTZIA

Zer da?

Eraikin partikularretan ibilgailuak jabari publikoko bideetatik sartu eta ateratzeko bide publikoa aprobetxatzea helburutzat duen baimena, eta horrek jabariaren erabilera erkide berezia eragiten du.

Nork eska dezake?

Edozein interesdunek, edo haren legezko ordezkariak.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa

Eskaera orokorra

Legezko ordezkariaren kasuan, legez egiaztatzeko eta ordezkatzeko idazkia: Ordezkaria izendatzeko inprimakia

Kokapen-plano kotatua, eskatutako ibiaren luzera azaltzen duena.

Egungo egoeraren argazkia.

Zerbitzu emango dio jarduera erregularizatuta dagoela egiaztatzen duen dokumentua, dela aurretiazko komunikazioa egin delako, dela irekitzeko administrazio-baimena daukalako.

Aurkezteko lekua

Presentzialki:
Herritarrentzako Arreta Zerbitzua - HAZ
Altzaga: Antonio Trueba zeharkalea 2
Astrabudua: Meso kalea 20
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:30etik 14:30era
Sarrera-erregistroaren ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:30etik 14:00etara

Telematikoki:
www.erandio.eus webgunearen bidez

Informazio gehiago

Kostu ekonomikoa

Zerbitzuak emateagatiko tasa. 28. Ordenantza fiskala:

  • Erabilera partikularreko pasabideak urte edo frakzio bakoitzeko:
  • Gehienez 10 ibilgailu ................................101,20 €
  • 10 - 25 ibilgailu........................................ 187,30 €
  • 25 - 50 ibilgailu........................................ 331,85 €
  • 50 ibilgailu baino gehiago .........................466,80 €

Merkataritza-erabilerako eta erabilera komertzialeko pasabideak, edo obrengatiko pasabideak, urte edo frakzio bakoitzeko:

  • Gehienez 10 ibilgailu ................................229,45 €
  • 10 - 25 ibilgailu........................................ 318,65 €
  • 25 - 50 ibilgailu ....................................... 407,90 €
  • 50 ibilgailu baino gehiago..........................571,00 €

Aparkamendu-erreserba, metro, linea edo frakzio bakoitzeko: 19,15 €

Ebazteko eta jakinarazteko epea

Aurreikusitako epea: hilabete 1.
Legezko gehieneko epea: 3 hilabete.
Administrazio-isiltasunaren ondorioa: aurkakoa.

Araudi aplikagarria

Erandioko Udal Plangintzako Arau Subsidiarioak

33/2003 Legea, azaroaren 3koa, Herri Administrazioen Ondareari buruzkoa (84. art. eta hurrengoak)

1372/1986 Errege Dekretua, ekainaren 13koa, Toki Erakundeen Ondasunen Erregelamendua onartzen duena (75, eta 77. artikuluak, eta bat datozenak)

Eskaera jaso ondoko izapideak

HERRITARRENTZAKO ARRETA ZERBITZUAK
1. Eskaera jaso eta egiaztatzea, baita eskatutako dokumentazioa ere.
2. Eskaera erregistratzea eta eskaneatzea, eta kopia interesdunari ematea.
3. Espedientea Hirigintzara bidaltzea.

HIRIGINTZAK
4. Udaltzaingoari txostena eskatzea.
5. Txosten teknikoa egitea.
6. Ebazpena eta interesdunari jakinaraztea.
7. Likidazioa.

Oharrak

Espaloia beheratu behar bada, aldez aurretik lortu beharko da dagokion udal-baimena. Batera izapidetuko dira obren baimena eta ibiaren baimena.

Zintarria eta espaloia egokitzeko obra ibia baimentzeko jakinarazpena jasotakoan soilik hasi ahalko da.

Ez da lokaletara sartzeko ibi-baimenik emango aldez aurretik ez bada lortu dagokion lizentziajarduera edo ez bada egin aurretiazko komunikazioa.

Merkataritza-jardueren kasuan, ibi-erreserba orduen araberakoa izango da, eta, hori horrela, eskaeran zehaztu beharko da ordutegia.

Arlo arduraduna

Lurraldea / Hirigintza