NAZIOARTEKO TXARTELAK IZAPIDETZEA

Zer da?

Eusko Jaurlaritzak udalen Gazteria Zerbitzuen bidez eskaintzen dituen nazioarteko txartelak izapidetzeko eskaera da:

Nazioarteko Ikasle Txartela (ISIC - International Student Identity Card): mundu osoan onetsia dagoen txartela da, eta deskontu eta zerbitzu bereziak baliatzeko aukera ematen dizu mundu osoko garraio, alojamendu, museo, antzerki, kultura-zentro eta toki historikoetan. Unibertsitateko, irakaskuntza ertainetako (Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza, Batxilergoa, Lanbide Heziketa...) edo eskola ofizialetako ikasleei zuzenduta dago, baldin eta ikasleak direla egiaztatzen badute, ikasturte akademikoan matrikulatu diren ziurtagiria aurkeztuz. Eskola-ikasturte baterako da balekoa, eta gainera irailetik hurrengo urteko abendura bitarte.

Irakasle-txartela (ITIC - International Teacher Identity Card): mundu osoan onetsia dagoen txartela da, eta deskontu eta zerbitzu bereziak baliatzeko aukera ematen dizu mundu osoko garraio, alojamendu, museo, antzerki, kultura-zentro eta toki historikoetan. Irakasleei zuzenduta dago, ofizialki onetsitako ikastegi bateko irakasleei. Eskola-ikasturte baterako da balekoa, eta gainera irailetik hurrengo urteko abendura bitarte.

GO-25 txartela (IYIC- International Youth Travel Card: mundu osoan onetsia dagoen txartela da, eta deskontu eta zerbitzu bereziak baliatzeko aukera ematen dizu mundu osoko garraio, alojamendu, museo, antzerki, kultura-zentro eta toki historikoetan. 26 urtetik beherako gazteei dago bereziki zuzendua. Urtebete naturalerako da balekoa.

Aterpekide-txartela: adin guztietako pertsonei estatuko eta atzerriko aterpetxeetan ostatu hartzea ahalbidetzen die aterpetxekide-txartel honek. Urtebete naturalerako da balekoa.

Nazioartekoa da. 6 modalitate daude:

  • Aterpekide gaztearen txartela Gazte-txartelarekin
  • Aterpekide gaztearen txartela
  • Aterpekide helduaren txartela
  • Familiako aterpekide-txartela
  • Taldeko aterpekide-txartela
  • Gazteria Zuzendaritzak gazte-elkarteen erroldan erroldatutako taldeko aterpetxekide-txartela

Nork eska dezake?

Nazioarteko Ikasle Txartela (ISIC): 12 urtetik gorakoek. Ez dago adin-mugarik goitik.
Irakasle Txartela (ITIC): aribideko urtean ofizialki onetsitako ikastegi bateko edozein irakaslek.
Carnet GO-25: 14 urtetik gorako eta 26 urtetik beherako pertsonek.
Aterpekide-txartela:

  • Aterpekide gaztearen txartela Gazte-txartelarekin: 14-30 urteko pertsonek.
  • Aterpekide gaztearen txartela: 14-30 urteko pertsonek.
  • Aterpekide helduaren txartela: 30 urtetik gorako pertsonek.
  • Familiako aterpekide-txartela: 16 urtetik beherako seme-alabak dituen familia-unitateak.
  • Taldeko aterpekide-txartela: gutxienez 10 pertsona, arduraduna barne.
  • Gazteria Zuzendaritzak gazte-elkarteen erroldan erroldatutako taldeko aterpetxekide-txartela: gutxienez 10 pertsona, arduraduna barne.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa

Nazioarteko Ikasle Txartela (ISIC): Nortasun Agiri Nazionalaren fotokopia, haren tamainako argazkia eta gutxienez astean 15 orduz ofizialki onetsitako ikastetxe batean matrikulatuta dagoela egiaztatzen duen ziurtagiria.

Irakasle Txartela (ITIC): Nortasun Agiri Nazionalaren fotokopia, haren tamainako argazkia eta aribideko urtean ofizialki onetsitako ikastegi bateko irakaslea dela egiaztatzen duen dokumentua.

GO-25 txartela: Nortasun Agiri Nazionalaren fotokopia.

Aterpekide-txartela:

  • Aterpekide gaztearen txartela Gazte-txartelarekin: Nortasun Agiri Nazionalaren eta Gazte Txartelaren fotokopia.
  • Aterpekide gaztearen txartela: Nortasun Agiri Nazionalaren fotokopia. Aterpekide helduaren txartela: Nortasun Agiri Nazionalaren fotokopia.
  • Familiako aterpekide-txartela: arduradunaren Nortasun Agiri Nazionalaren fotokopia eta familia-liburuaren fotokopia.
  • Taldeko aterpekide-txartela: arduradunaren Nortasun Agiri Nazionalaren fotokopia eta taldea osatzen duten pertsonen zerrenda.
  • Gazteria Zuzendaritzak gazte-elkarteen erroldan erroldatutako taldeko aterpetxekide-txartela: arduradunaren Nortasun Agiri Nazionalaren fotokopia eta Gazteria Zuzendaritzaren Gazte Elkarteen Erroldaren ziurtagiria.

Aurkezteko lekua

Informazio gehiago

Kostu ekonomikoa

Nazioarteko Ikasle Txartela (ISIC): 6,00 €
Irakasle Txartela (ITIC): 8,00 €
GO-25 txartela: 6,00 €
Aterpekide-txartela:

  • Aterpekide gaztearen txartela Gazte-txartelarekin: 2,50
  • Aterpekide gaztearen txartela: 5,00 €
  • Aterpekide helduaren txartela: 11,00 €
  • Familiako aterpekide-txartela: 22,00 €
  • Taldeko aterpekide-txartela: 15,00 €
  • Gazteria Zuzendaritzak gazte-elkarteen erroldan erroldatutako taldeko aterpetxekide-txartela:v tasa ordaintzeaz salbuetsita

Ebazteko eta jakinarazteko epea

Berehala.

Araudi aplikagarria

Eusko Jaurlaritzak ezarritako baldintzak (http://www.gazteaukera.euskadi.eus/)

Eskaera jaso ondoko izapideak

HERRITARRENTZAKO ARRETA ZERBITZUAK
1. Eskaera eta dokumentazioa jasotzea eta egiaztatzea.
2. Erregistratzea, eskaneatzea eta interesdunari kopia.
3. Gazteriara bidaltzea izapidetu dezaten.

GAZTERIAK
4. Dagokion txartela sortzea, beharrezkoa den kreditu-txartela kargatu ondoren.

Oharrak

Arlo arduraduna

Herritarrak / Gazteria