Ziurtagiri horren bitartez, herritarrek beren bizilekuaren –helbidea Biztanleen Errolda Orokorrean agertzen da– eta pertsonak berak adierazitako toki zehatz baten artean dagoen distantzia frogatzen dute. Eskola-garraiorako bekak eskatzean dokumentu hori aurkeztu behar izaten da.
Edozein interesdunek, edo haren legezko ordezkariak.
Eskaera orokorra Legezko ordezkariaren kasuan, legez egiaztatzeko eta ordezkatzeko idazkia: Ordezkaria izendatzeko inprimakia
Presentzialki:
Herritarrentzako Arreta Zerbitzua - HAZ
Altzaga: Antonio Trueba zeharkalea 2
Astrabudua: Meso kalea 20
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:30etik 14:30era
Sarrera-erregistroaren ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:30etik 14:00etara
Telematikoki:
www.erandio.eus webgunearen bidez
Kosturik gabe.
Aurreikusitako epea: 7 egun Legezko gehieneko epea: 3 hilabete.
2/2006 Legea, ekainaren 30ekoa, Euskal Autonomia Erkidegoko Lurzoruari eta Hirigintzari buruzkoa (9. art.)
HERRITARRENTZAKO ARRETA ZERBITZUAK 1. Eskaera jasotzea eta egiaztatzea. 2. Erregistratzea, eskaneatzea eta interesdunari zigilatutako kopia ematea. 3. Espedientea Hirigintzara bidaltzea. HIRIGINTZAK 4. Udal-zerbitzu teknikoek txostena egitea. 5. Ziurtagiria egitea. 6. Erantzuna interesdunei jakinaraztea.
Argi eta garbi zehaztu behar da zein bi punturen artean egin behar den neurketa.