Probintziako Trafikoko Buruzagitzaren aurrean izapidetuko dira gidabaimeneko helbide-aldaketak, errolda-helbidea aldatzen duten eta horretarako baimena ematen duten pertsonentzat
Erandion bizi diren pertsona fisiko guztiek edo udalerrian errolda-egoitza aldatzen dutenek.
Eskaera Espezifikoa Mod. A1(b)
- Trafikoko Probintziako Buruzagitzari datuak jakinarazteko baimena emateko agiria, aldatzeko interesa duten guztiek sinatua, ibilgailu motordun baten jabe badira edo gidabaimena badute (HAZn emango da alta ematean edo errolda-helbidea aldatzean). Ez dago ordezkaritzarik.
- Errolda-helbidearen alta edo aldaketa egiten duen interesdunetako edozeinek bere izenean dituen ibilgailuen zirkulazio-baimena (jatorrizkoak). Izapide hori pertsona fisikoen izenean dauden ibilgailuentzat baino ez da egingo.
- Gidabaimena indarrean
Presentzialki:
Herritarrentzako Arreta Zerbitzua - HAZ
Altzaga: Antonio Trueba zeharkalea 2
Astrabudua: Meso kalea 20
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:30etik 14:30era
Sarrera-erregistroaren ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:30etik 14:00etara
Kosturik gabe.
20 egun eta gehienez 2 hilabete. Eskaera egiteko epea: 10 egun baliodun, altatik egoitza-aldaketara.
Bizkaiko Probintziako Trafikoko Buruzagitzaren eta Erandioko Udalaren arteko lankidetza-hitzarmena
HERRITARRENTZAKO ARRETA ZERBITZUAstrong>
1. Eskaera eta dokumentazioa jaso eta egiaztatzea.
2. Erregistroa, eskaneatzea eta kopia interesdunari.
3. Dagokion eskaera DGTra bidaltzea.
4. Espedientea sail ekonomikoari bidaltzea, ondoren kontrola dezan.
Erroldan alta emateko edo helbidea aldatzeko izapidean, Zirkulazio Baimenean eta Gidaritza Baimenean egindako egoitza-aldaketak Probintziako Trafikoko Buruzagitzaren aurrean izapidetzeko aukera eskainiko zaie interesdunei. Horretarako, interesatuek baimena eman beharko diote Erandioko Udalari, espresuki.
- Aldaketa horiek izapidetuko dira, baldin eta eskaera hori 10 egun balioduneko epean entregatzen bada, alta ematen denetik edota errolda-aldaketa egiten denetik aurrera.
- Unitate izapidegileak edozein dokumentazio osagarri jasotzeko aukera izango du izapidea behar bezala kudeatzeko.
- Zirkulazio-baimenetan eta gidabaimenetan helbide-aldaketa telefonoz ere egin daiteke, Estatuko Administrazio Orokorreko informazio-zerbitzuaren 060 zenbakiaren bidez. Datuak egiaztatu ondoren, helbide berria INEren erroldan dagoenarekin bat datorrela egiaztatuko da, eta eskatutako aldaketa egingo da.