ALTA TRAKZIO MEKANIKOKO IBILGAILUEN GAINEKO ZERGAN

Zer da?

Bide publikoetatik ibiltzekoak diren trakzio mekanikoko ibilgailuen titulartasuna zorpetzen duen zergari dagokion alta-izapidea da, ibilgailu horien klasea eta kategoria edozein izanda ere.

Nork eska dezake?

Ibilgailuaren titularrak edo haren legezko ordezkariak.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa

Ibilgailuen gaineko Zergaren alta-eskaera
Legezko ordezkariaren kasuan, legez egiaztatzeko eta ordezkatzeko idazkia. Ordezkaria izendatzeko inprimakia
Nortasun Agiri Nazionala pertsona fisikoa baldin bada. Identifikazio Fiskaleko Zenbakia pertsona
juridikoa baldin bada. Ibilgailuaren fitxa teknikoa

Aurkezteko lekua

Presentzialki:
Herritarrentzako Arreta Zerbitzua - HAZ
Altzaga: Antonio Trueba zeharkalea 2
Astrabudua: Meso kalea 20
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:30etik 14:30era
Sarrera-erregistroaren ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:30etik 14:00etara

Telematikoki:
www.erandio.eus webgunearen bidez

Informazio gehiago

Kostu ekonomikoa

Kosturik gabe.

Ebazteko eta jakinarazteko epea

Aurreikusitako epea: berehala.

Araudi aplikagarria

2. Ordenantza Fiskala, trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga arautzen duena

7/1989 Foru Araua, trakzio mekanikoko ibilgailuen zergari buruzkoa

Eskaera jaso ondoko izapideak

HERRITARRENTZAKO ARRETA ZERBITZUAK
1. Aurkeztutako eskaera, eta dokumentazioa jasotzea eta egiaztatzea.
2. Erregistratzea, eskaneatzea eta interesdunari kopia.
3. Titularraren bizilekua egiaztatzea.
3. Zerga likidatzea.
4. Likidazioa jaulkitzea eta inprimatzea.
5. Autolikidazioa ordaintzea, erakunde laguntzaileetan edo Herritarrentzako Arreta Zerbitzuan bertan.

Oharrak

Autolikidazioa ordaindutakoan Trafikoko Probintzia Buruzagitzara jo beharko da ibilgailua matrikulatzeko
informazioa emango da egin beharreko izapideei eta bete beharreko inprimakiei buruz.
Era berean, informazioa emango da Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko Zerga helbideratzeko egin beharreko izapideei buruz.

Arlo arduraduna

Antolamendua / Zerbitzu Ekonomikoak