Pertsonari eragiten dion desgaitasun fisikoaren, psikikoaren edo sentsorialaren maila balioetsi eta kalifikatzeko eskaera da, Lan eta Gizarte Gaietako Ministerioak ezarritako araudiari jarraitzen diona erakunde publikoek ematen dituzten etekinak, eskubide ekonomikoak eta zerbitzuak eskuratzerakoan baldintza-berdintasuna bermatzeko.
Edozein interesdunek, edo haren legezko ordezkariak.
Dagokion eskaera-inprimakia beteko da, eta betiere balioespena eskatzen duenak sinatuko du.
Nolanahi ere, legezko edo borondatezko ordezkari gisa diharduen pertsonak ere izango du sinatzeko aukera, baldin eta egoera hori behar bezala egiaztatzen badu.
Legezko ordezkariaren kasuan, legez egiaztatzeko eta ordezkatzeko idazkia. Ordezkaria izendatzeko inprimakia.
Eskaerarekin batera Nortasun Agiri Nazionala (edo familia-liburua adingabeentzat, edo bizilekubaimena atzerritarrentzat) aurkeztuko da, baita dagozkion txosten mediko eta psikologikoak ere.
Presentzialki:
Herritarrentzako Arreta Zerbitzua - HAZ
Altzaga: Antonio Trueba zeharkalea 2
Astrabudua: Meso kalea 20
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:30etik 14:30era
Sarrera-erregistroaren ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:30etik 14:00etara
Telematikoki:
www.erandio.eus webgunearen bidez
Kosturik gabe.
Gehieneko epea: 3 hilabete.
Administrazioaren isiltasuna: aurkakoa.
REAL DECRETO 1971/1999, de 23 de diciembre, de procedimiento para el reconocimiento, declaración y calificación del grado de minusvalía
HERRITARRENTZAKO ARRETA ZERBITZUAK
1. Jasotzea, berrikustea, eskaneatzea eta Bizkaiko Foru Aldundira bidaltzea.
Ez da beharrezkoa gizarte-langilearekin elkartzea.
Eskatzaileek dokumentazioa Bizkaiko Foru aldundian zuzenean aurkez dezakete dokumentazioa (Ugasko bidea 3 bis 48014 Bilbo). Bizkaiko Foru Aldundiaren eskumena da.