DESGAITASUN-MAILA BERRIKUSTEKO ESKAERA

Zer da?

Bizkaiko Foru Aldundiaren ebazpen bidez aldez aurretik onetsitako desgaitasun-maila berrikusteko eskaera da, hasierako zirkunstantziak aldatu direnean egin beharrekoa

Nork eska dezake?

Aldez aurretik desgaitasun-maila bat onetsi zaion edozein pertsonak edo haren lege-ordezkariak.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa

Dagokion eskaera-inprimakia beteko da, eta betiere balioespena eskatzen duenak sinatuko du.
Legezko ordezkariaren kasuan, legez egiaztatzeko eta ordezkatzeko idazkia Ordezkaria izendatzeko inprimakia.
Eskaerarekin batera Nortasun Agiri Nazionala (edo familia-liburua adingabeentzat, edo bizilekubaimena atzerritarrentzat, edo, legezko ezgaitzearen kasuan, haren lege-ordezkariaren Nortasun Agiri Nazionala).
Txosten medikoak eta psikologikoak.

Aurkezteko lekua

Presentzialki:
Herritarrentzako Arreta Zerbitzua - HAZ
Altzaga: Antonio Trueba zeharkalea 2
Astrabudua: Meso kalea 20
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:30etik 14:30era
Sarrera-erregistroaren ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:30etik 14:00etara

Telematikoki:
www.erandio.eus webgunearen bidez

Informazio gehiago

Kostu ekonomikoa

Kosturik gabe.

Ebazteko eta jakinarazteko epea

Gehieneko epea: 3 hilabete.
Administrazioaren isiltasuna: aurkakoa.

Araudi aplikagarria

REAL DECRETO 1971/1999, de 23 de diciembre, de procedimiento para el reconocimiento, declaración y calificación del grado de minusvalía

Eskaera jaso ondoko izapideak

HERRITARRENTZAKO ARRETA ZERBITZUAK
1. Jasotzea, berrikustea, eskaneatzea eta Bizkaiko Foru Aldundira bidaltzea.

Oharrak

Ez da beharrezkoa gizarte-langilearekin elkartzea.
Eskatzaileek dokumentazioa Bizkaiko Foru aldundian zuzenean aurkez dezakete dokumentazioa (Ugasko bidea 3 bis, 48014 Bilbo). Bizkaiko Foru Aldundiaren eskumena da.

Arlo arduraduna

Herritarrak / Gizarte Ekintza eta Garapenerako Lankidetza