Udal-zentro bat da, adinekoei arreta integrala eta etxebizitza iraunkorra eskaintzen diena, bai beren kabuz moldatzeko aukera dutenei bai eguneroko bizitzako jarduerak egiteko beste norbaiten laguntza behar dutenei.
Osasun-, gizarte-, errehabilitazio- eta okupazio-arretako zerbitzuak dituzte horretarako, baita kultura- eta jolas-jardueretan parte hartzeko aukera ere.
60 urtetik gorako pertsonak izan daitezke erabiltzaile, baldin eta arrazoi fisiko edo psikikoak direla medio eguneroko jarduerak egiteko zailtasunak badituzte. Autonomoek eta gizarteproblematikaren bat daukatenek ere erabil dezakete zerbitzua.
Edozein interesdunek, edo haren legezko ordezkariak.
ntazioa eta jarraibide eta/edo argibide egokiak egoitzan bertan emango dira.
Presentzialki:
Herritarrentzako Arreta Zerbitzua - HAZ
Altzaga: Antonio Trueba zeharkalea 2
Astrabudua: Meso kalea 20
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:30etik 14:30era
Sarrera-erregistroaren ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:30etik 14:00etara
Telematikoki:
www.erandio.eus webgunearen bidez
17. ordenantza fiskalari jarraikiz.
Bizkaiko Foru Aldundiarekin itundutako plazak, Bizkaiko Foru Aldundiak ezarritako kostuarekin.
Behin espedientea bete ondoren, Artezkaritza Batzordeari eta/edo Gobernu Batzordeari aurkezten zaio, onar dezan. Plaza librerik izanez gero, interesduna berehala sartzen da egoitzan; hala ez bada, plaza bat libratzen denean.
17. Ordenantza Fiskala, San Jose egoitzako egonaldiak arautzen dituena
Egoitzaren estatutuak.
HERRITARRENTZAKO ARRETA ZERBITZUAK
1. Eskaera eta dokumentazioa jasotzea eta egiaztatzea.
2. Interesdunari jaso izanaren adierazpena entregatzea.
3. Eskaera Erandioko San Jose egoitzara bidaltzea.
ARTE-EKINTZAKO ETA GARAPENERAKO LANKIDETZAKO ARLOAK
4. Egoitzaren arduradunarekin elkartzea egoiliar baliodun eta erdi-baliodunen kasurako.
Mendetasun-egoeran dauden adinekoen kasuan udalaren gizarte-zerbitzuetan egingo da mendetasunaren balioespena.
Bizkaiko Foru Aldundiarekin itundutako plaza bat bete ahal izateko behar adinako mendetasunmaila onetsi zaien pertsonentzat izapidetu daiteke, baita autonomoentzat ere.
Hasiera batean, 3. mailako mendetasuna duten adinekoak Bizkaiko Foru Aldundiaren eskumenekoak dira.