Adinekoei eguneko zerbitzua eskaintzen die zentro honek, astelehenetik ostiralera arreta integrala eta pertsonalizatua emanez.
Erandioko udalak Eguneko Zentro bat dauka, San Jose egoitzan kokatua.
Etxeko laguntzaren eta egoitzako egonaldiaren bitarteko baliabidea da, eta, besteak beste, honako zerbitzu hauek eskaintzen ditu:
Erandion erroldatutako 60 urtetik gorako pertsonak izan daitezke erabiltzaile, baldin eta arrazoi fisiko edo psikikoak direla medio eguneroko jarduerak egiteko zailtasunak badituzte.
Bizkaiko Foru Aldundiak bideratuta datoz erabiltzaileak, udalaren gizarte-zerbitzuetan mendetasunaren balioespena egin eta Banakako Arreta Programan baliabide hori hautatu ondoren. Hortaz, udalaren gizarte-zerbitzuek zentroaren esku jartzen dute espedientea, Aldunditik Eguneko Zentroan sartzeko agindua jaso eta gero.
Presentzialki:
Herritarrentzako Arreta Zerbitzua - HAZ
Altzaga: Antonio Trueba zeharkalea 2
Astrabudua: Meso kalea 20
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:30etik 14:30era
Sarrera-erregistroaren ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:30etik 14:00etara
Telematikoki:
www.erandio.eus webgunearen bidez
Bizkaiko Foru Aldundiak ezartzen du kostua. Hala badagokio, 16. Ordenantza Fiskalari jarraikiz.
Ez dago ezarritako eperik. Pertsona baten baja jakinarazten denean, Bizkaiko Foru Aldundiak beste erabiltzaile bat bidaltzen digu.
16. ordenantza fiskala, hala badagokio.
Bizkaiko Foru Aldundiaren eskutik baja bat edo alta bat betetzeko eskaintza jasotzen dugunean, datuak gizarte-zerbitzuetako espedientean bildutakoekin osatzen ditugu. Horrekin alta prestatzen da, eta Aldundiak berak ezartzen du altaren eguna.
Bizkaiko Foru Aldundiaren plaza itundu baten hautagai izateko behar adinako mendetasun-maila onetsi zaien pertsonentzat izapidetu daiteke, edo bestela gizarte-zerbitzuen taularen araberako puntuazioarekin, eskaera Banakako Arreta Programaren bitartez egin ondoren.