IMSERSO-TURISMOA

Zer da?

Estatu Administrazioak, IMSERSO Adinekoen eta Gizarte Zerbitzuen Institutuaren bitartez, zahartze aktiboko politikaren barruan, adinekoentzako Turismo Programa sustatzen du, batetik, kolektibo hori joera turistikoetara hurbiltzeko, eta, bestetik, urtarokotasunaren fenomenoak Espainiako turismo-sektorearen enpleguan eragiten dituen ondorioak arintzeko.

Nork eska dezake?

Espainian bizi eta honako baldintza hauetako bat betetzen duten pertsonek

  • Espainiako pentsio-sistema publikoaren erretiro-pentsiodunak izatea.
  • Alargun-pentsiodunak izatea eta 55 urte beteta edukitzea.
  • Beste kontzeptu batzuengatik pentsiodunak izatea edo langabezia-prestazio edo -sorospenak jasotzea, betiere 60 urte beteta izanik.
  • Gizarte Segurantzako sistemaren titularra edo onuraduna izatea eta 65 urte beteta edukitzea.

Ezkontideek edo izatezko bikotekideek parte hartu ahal izango dute, nahiz eta adin- edo pentsiobetekizunak ez bete.

% 45eko edo hortik gorako desgaitasuna duen seme edo alaba batek gurasoekin bidaiatzeko aukera izango du, baldin eta desgaitasun hori gorabehera bidaiatzeko gauza izaki, haiekin gela partekatzen badu. Eskaeraren dagokion atala bete beharko da semearen edo alabaren datuekin.

Nolanahi ere, eskatzaileek beren kabuz moldatzeko gauza izan behar dute, eta hoteletan bizikidetza arruntaren kaltetan joan daitezkeen portaera-nahasmendurik ez izan.

Baldintza horietako bat betetzen duen pertsona batek IMSERSOren bidaia-eskaintza hori aprobetxatu nahi badu, akreditatu beharko da plaza lortzeko, eskaera betez.

Aurkezteko lekua

Presentzialki:
Herritarrentzako Arreta Zerbitzua - HAZ
Altzaga: Antonio Trueba zeharkalea 2
Astrabudua: Meso kalea 20
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:30etik 14:30era
Sarrera-erregistroaren ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:30etik 14:00etara

Telematikoki:
www.erandio.eus webgunearen bidez

Informazio gehiago

Kostu ekonomikoa

Egunen, modalitatearen, bidaiaren iraupenaren eta ostatu motaren arabera.

Ebazteko eta jakinarazteko epea

Behin aipatutako epean jasotako eskaera guztiak prozesatu ondoren, IMSERSOk erabiltzaileak akreditatuko ditu erabilgarri dauden plazen arabera, eta, behar izanez gero, adinari, diru-sarrerei eta aldez aurretik egindako bidaiei dagokien balioespena aplikatuko du.

Araudi aplikagarria

Osasun, Gizarte Zerbitzu eta Berdintasun Ministerioaren urteko deialdia. Gizarte Zerbitzu eta Berdintasuneko Estatu idazkaritza.

Eskaera jaso ondoko izapideak

HERRITARRENTZAKO ARRETA ZERBITZUAK
1. Eskaera ematea.

Ondoren interesdunak honako helbide hauetara jo ahal izango du dokumentazioa aurkeztera:

  • Internet bidez IMSERSOren egoitza elektronikoan, eskaera betez.
  • Imsersoren Zerbitzu Zentralak (Ginzo de Limia kalea, 58 - 28029 Madril).
  • 10. posta-kutxa.140 - 28080 Madril.Posta Kutxara.

Oharrak

Imsersoren Termalismo Programa.
Arretarako telefonoa: 901 109 899

Arlo arduraduna

Herritarrak / Gizarte Ekintza eta Garapenerako Lankidetza