IMSERSO-TERMALISMOA

Zer da?

Espainiako Gizarte Segurantzaren Sistemaren prestazioen zerbitzu osagarria da. Onura publikoaren deklarazioa izanik ur mineral sendagarriko iturriak dauzkaten establezimenduetan eskainitako tratamendu termalak jasotzeko aukera ematen du Termalismo Programak, adinekoen bizi-kalitatea hobetzen laguntzeko, zahartze aktiboa sustatzeko, osasuna hobetzeko eta mendetasuna prebenitzeko.

Nork eska dezake?

IMSERSO Adinekoen eta Gizarte Zerbitzuen Institutuko Termalismo Programan parte hartu nahi dutenek Espainian bizi behar dute, eta baldintza hauetako bat bete:

  • Espainiako Gizarte Segurantzako Sistemaren erretiro edo baliaezintasun iraunkorragatiko pentsioduna izatea.
  • Gizarte Segurantzako Sistemaren alargun-pentsioduna izatea eta berrogeita hamabost urte edo gehiago izatea.
  • Espainiako Gizarte Segurantzako Sistemaren beste kontzeptu batzuengatiko pentsioduna izatea edo langabezia-prestazio edo -sorospenak jasotzea, eta hirurogeita urte edo gehiago izatea.
  • Espainiako Gizarte Segurantzako Sistemaren aseguratua edo onuraduna izatea, eta hirurogeita bost urte edo gehiago izatea.

Plaza-erabiltzaileek honako baldintza hauek bete beharko dituzte:

  • Establezimenduetako bizikidetza arruntaren kaltetan joan daitezkeen portaera-nahasmendurik ez izatea, ezta kutsatzeko arriskua dakarren gaixotasunik ere.
  • Eguneroko bizitzako oinarrizko jarduerak egiteko bere kabuz moldatzea.
  • Eskatutako tratamendu termalen premia izatea eta haiek jasotzeko kontraindikazio medikorik ez izatea.
  • Ezarritako baremazioarekin bat etorriz, eskatutako bainuetxe eta txanda batean sartzeko puntuazioa lortzea.

Tratamenduen erabiltzaileek eta, hala badagokio, haien laguntzaileek, IMSERSO Adinekoen eta Gizarte Zerbitzuen Institutuari egiaztatuko diote atal honetako a), b) eta c) paragrafoetan ezarritako betekizunak betetzen dituztela, erantzukizunpeko adierazpena eskaera honekin batera doan ereduari jarraikiz betez.

Aurkezteko lekua

Presentzialki:
Herritarrentzako Arreta Zerbitzua - HAZ
Altzaga: Antonio Trueba zeharkalea 2
Astrabudua: Meso kalea 20
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:30etik 14:30era
Sarrera-erregistroaren ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:30etik 14:00etara

Telematikoki:
www.erandio.eus webgunearen bidez

Informazio gehiago

Kostu ekonomikoa

Erabiltzaileak eta IMSERSO Adinekoen eta Gizarte Zerbitzuen Institutuak batera finantzatzen dituzte programak, beren aurrekontuen kontura.

IMSERSOren ekarpena zerbitzuko kostuaren ehuneko 20tik ehuneko 50era bitarte izan daiteke, denboraldi eta txanda motaren arabera.

Erabiltzaileek bainuetxeari ordainduko diote, dagokion txandara bertaratzeagatik, plazak deitzeko ebazpenean ezarritako prezioa, hautatutako bainuetxearen, denboraldiaren eta hautatutako txandaren iraupenaren arabera.

Ebazteko eta jakinarazteko epea

Imserso Adinekoen eta Gizarte Zerbitzuen Institutuko Zuzendaritza Nagusiak esleituko ditu plazak, deialdi-ebazpenak ezartzen duen gehieneko epean, ezarritako plazen probintzia-banaketaren, bainuetxe bakoitzak eskainitako plaza kopuruaren eta txanden arabera, plaza eskatzeko espedienteetan lortutako puntuazioa aintzat hartuz.

Eskaera jaso ondoko izapideak

HERRITARRENTZAKO ARRETA ZERBITZUAK
1. Eskaera ematea.

Ondoren interesdunak honako helbide hauetara jo ahal izango du dokumentazioa aurkeztera:

  • Internet bidez, IMSERSOren egoitza elektronikoan eskaera betez.
  • Imsersoren Zerbitzu Zentralak (Ginzo de Limia kalea, 58 - 28029 Madril).
  • 10.140. posta-kutxa - 28080 Madril.

Oharrak

IMSERSOren Termalismo Programa.
Arretarako telefonoa: 901 109 899

Arlo arduraduna

Herritarrak / Gizarte Ekintza eta Garapenerako Lankidetza