Laguntza honen bitartez lagundu nahi zaie, batetik, Hegoaldeko herrialdeetako garapenerako lankidetzaren alorreko proiektuei, eta, bestetik, Erandio Elizateko eremuko sentsibilizaziokanpainei.
Oinarri hauetan arautzen diren diru-laguntzen xedea da gobernuz kanpoko erakundeen jardueren garapenari diruz laguntzea garapenaren alorrean, betiere jardueraren helburua honako helburu hauek lortzea bada:
a) Hegoaldeko herrialdeetan lankidetza-proiektuak bultzatzea: lankidetza-programen bitartez hainbat jardun jarriko dira abian hegoaldeko herrialdeen baldintza sozioekonomikoak hobetzeko.
b) Sentsibilizazio-kanpainak egitea Erandioko Udalaren eremuan: bestetik, sentsibilizazio-ekintzen bitartez ahaleginduko gara Erandioko udalerriko herritarren artean elkartasun-espiritua eta kontzientziazioa zabaltzen Hegoaldeko herrialdeekiko eta herrialde horietan jatorria duten pertsonekiko.
Erakunde onuradunak pertsona juridiko guztiak izango dira, nortasun juridiko propiorik ez dutenak barne, baldin eta diru-laguntzaren xedea arautzen duen aurreko puntuan deskribatutako gizartejarduerak sustatzen edo egiten badituzte, eta jarduera horiek udalerriarentzat interesgarri badira, Erandio Elizateko Udalak egiten dituen jardueren osagarri.
Gainera, 2011ko otsailaren 24ko Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratutako Erandioko Udalaren diru-laguntzak emateko ordenantza erregulatzailean ezarritako betekizun orokorrak bete beharko dituzte, eta irabazi-asmorik gabeko erakunde edo elkarte izan beharko dute, legez eratuak eta dagokien Erregistroan erregistratuak, egoitza Bizkaiko lurralde historikoan izanik eta Erandioko Udalean jardun beharko dutelarik.
Eskaera-ereduari jarraikiz eskaerekin batera, nahitaez, honako dokumentazio hau aurkeztu behar da:
Eskaera, ongi betea deialdi honekin batera doan ereduari jarraikiz. Eranskina
Eskatzailearen nortasuna, eta, hala badagokio, haren izenean diharduen ordezkariaren nortasuna egiaztatzeko dokumentuak:
? Erakunde eskatzailearen estatutuak.
? Dagokion elkarte-erregistroan izena emateko ziurtagiria.
? Elkarte eskatzailearen identifikazio fiskaleko dokumentuaren kopia.
? Erakunde eskatzailearen lege-ordezkaria zein den adieraztea eta egiaztatzea (Nortasun Agiri Nazionala, pasaportea edo antzekoa). Ordezkaria izendatzeko inprimakia Xede bererako diru-laguntza publiko edo pribatuen eskaeren zerrenda, honako datu hauek zehaztuta: eskatutako zenbatekoa, erakundeen izena eta emandako zenbatekoa.
Eskumeneko administrazioek (Foru Ogasuna eta Gizarte Segurantzaren Diruzaintza) emandako ziurtagiriak, zerga-betebeharrei eta Gizarte Segurantzarekikoei dagokienez interesduna egunean dagoela adierazten dutenak. Erakunde eskatzaileak deialdi honetan eskatutako betekizunak betetzen dituela dioen erantzukizunpeko adierazpena.
Erakunde eskatzailea Diru-laguntzei buruzko Ordenantza Orokorraren 10. artikuluan zerrendatutako debeku-arrazoi baten eraginpean ez dagoela dioen erantzukizunpeko adierazpena.
Diru-laguntza sartu behar den banku-erakundearen ziurtagiria, non kontu-zenbakia eta haren titularra adieraziko den.
Egin beharreko jardunaren memoria. Eranskinean jasotako ereduari jarraitu beharko dio memoria horrek.
Nolanahi ere, jarduna garatzeko aurreikusitako gastu eta diru-sarreren aurrekontu banakatua bildu beharko du, baita ekarritako baliabide propioen eta beste erakunde edo entitate batzuei eskatutako edo haietatik jasotako diru-laguntzen zerrenda ere.
Jarduera garatu behar bada hezkuntza ez-formaleko ikastetxe batean edo kolektiboekin, ikastetxe edo kolektiboaren ordezkaritza-organo gorenaren erabakia erantsiko zaio dokumentazioari, eta bertan argi eta garbi adieraziko da organo horrek jarduerari babesa ematen diola eta diru-laguntza jasoz gero hura aurrera eramateko borondatea duela.
Garatu beharreko proiektua edo jarduna ongi ulertzeko beharrezkotzat jotzen diren dokumentu grafiko, tekniko, finantzario eta beste era bateko dokumentu guztiak.
Eskaerarekin batera erakunde eskatzaileari dagokion dokumentazioa aurkezten ez bada, hamar eguneko epea emango da, jakinarazpenaren hurrengo egunaz geroztik, falta den dokumentazioa aurkezteko.
Presentzialki:
Herritarrentzako Arreta Zerbitzua - HAZ
Altzaga: Antonio Trueba zeharkalea 2
Astrabudua: Meso kalea 20
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:30etik 14:30era
Sarrera-erregistroaren ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:30etik 14:00etara
Telematikoki:
www.erandio.eus webgunearen bidez
Kosturik gabe.
2 hilabete.
38/2003 Legea, abenduaren 17koa, Zergei buruzko Lege Orokorra
2011ko otsailaren 24ko Bizkaiko Aldizkari Ofiziala. Erandio Elizateko Udalaren diru-laguntzak arautzeko Ordenantza Orokorra, Gizarte Ongizate, Kirol, Kultura, Hezkuntza, Euskara, Berdintasun eta Merkataritzaren Sustapen arloetako diru-laguntzei buruzko Arau Bereziak eta nazioarteko lankidetzarako laguntzak eta diru-laguntzak emateko Oinarri Espezifikoak.
HERRITARRENTZAKO ARRETA ZERBITZUAK
1. Eskaera eta dokumentazioa jasotzea eta egiaztatzea.
2. Erregistratzea, eskaneatzea eta interesdunari kopia.
3. Eskaera eta dokumentazioa Gizarte Ekintza eta Garapenerako Lankidetza sailera bidaltzea.
GIZARTE-EKINTZAKO ETA GARAPENERAKO LANKIDETZAKO ARLOAK
4. Eskaerak balioesteko txosten teknikoa egitea, ebazpen-proposamen eta guzti.
5. Dekretua ematea.
6. Ebazpena jakinaraztea..
ZERBITZU EKONOMIKOEK
7. Emandako diru-laguntzak ordaintzea.
Garapenerako gobernuz kanpoko erakundeei lankidetza-proiektuetarako eta sentsibilizaziokanpainetarako laguntza ekonomikoetarako eskaerak Erandio Elizateko Udalaren Herritarrentzako Arreta Zerbitzuan aurkeztuko dira, hogeita hamar egun naturaleko epean deialdia Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Egun horretatik kanpo aurkezten diren eskaera guztiak ez dira onartuko.
Laguntza humanitarioko edo larrialdiko eskaerak Erandio Elizateko Udalaren Herritarrentzako Arreta Zerbitzuan aurkeztuko dira, proiektua justifikatzen duen egoera gertatzen den unean.
Informazio gehiago lortzeko:
http://www.bizkaia.eus/lehendakaritza/Bao_bob/2011/02/20110224a038.pdf#page=107