ADIKZIOEN PREBENTZIO KOMUNITARIOKO ZERBITZUA

Zer da?

Adikzioen prebentzio komunitarioko zerbitzuak honako eginkizun hauek betetzen ditu:

  • Adikzioen fenomenoa behar bezala ezagutzeko beharrezkoak diren ekintzak egitea komunitatean, betiere osasuna sustatzeko ikuspegitik begiratuta.
  • Jardun-programa espezifikoak garatzea adikzioen arloan, nola prebentziokoak, hala arrisku eta kalteak murriztekoak.
  • Pertsona, familia eta kolektiboei komunitatean eskura dituzten gizarte-balibideei buruzko informazioa eta aholkuak ematea, eta gizarte-laguntza arruntera edo zerbitzu espezializatuetara bideratzea behar duten kasuak.
  • Udaleko arloei eta erakunde laguntzaileei aholkuak ematea adikzioen esparruko jarduerak planifikatzeko eta Adikzioen Toki Plana gauzatzeko garaian, esku-hartze integral eta koordinatua lortze aldera.
  • Osasun- eta hezkuntza-zerbitzuekin eta arrisku eta kalteak prebenitzeko eta murrizteko zerbitzuekin lankidetzan jardutea eginkizunak betetzean.
  • Eusko Jaurlaritzak finkatutako ildo estrategikoei jarraitzea eta sustatzen dituen udalaz gaindiko eremuko programak betearazten laguntzea.

Nork eska dezake?

Erandion erroldatutako pertsona eta familiek.
Haur eta gazteekin harremana duten profesionalek (hezitzaileak, entrenatzaileak, astialdiko monitoreak...).
Gurasoen elkarteek. Kultura- eta kirol-elkarteek. Auzo-elkarteek.
Gizarte-boluntarioek.
Adikzioen fenomenoan eta osasunaren sustapenean interesatuta dauden pertsona guztiek.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa

Eskaera orokorra.
Interesdunarekin harremanetan jartzeko telefono-zenbakia ezinbestekoa da, zerbait argitu behar edo hitzordua aldatu behar izanez gero ere.

Aurkezteko lekua

Presentzialki:
Herritarrentzako Arreta Zerbitzua - HAZ
Altzaga: Antonio Trueba zeharkalea 2
Astrabudua: Meso kalea 20
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:30etik 14:30era
Sarrera-erregistroaren ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:30etik 14:00etara

Telematikoki:
www.erandio.eus webgunearen bidez

Informazio gehiago

Kostu ekonomikoa

Kosturik gabe.

Ebazteko eta jakinarazteko epea

Berehala

Araudi aplikagarria

1/2016 Legea, apirilaren 7koa, adikzioen eta droga-mendekotasunen gaineko Arreta Integralari buruzkoa

Eskaera jaso ondoko izapideak

HERRITARRENTZAKO ARRETA ZERBITZUAK
1. Eskaera eta, baldin badago, dokumentazioa jasotzea eta egiaztatzea.
2. Erregistratzea, eskaneatzea eta interesdunari kopia.
3. Zerbitzuko teknikariarekin hitzordua ezartzea, elkarrizketa egiteko.

ZIOEN PREBENTZIO KOMUNITARIOKO ZERBITZUAK
4. Zerbitzuko teknikariarekin elkartzea.

Oharrak

Arlo arduraduna

Herritarrak / Gizarte Ekintza eta Garapenerako Lankidetza