Udalak interesa duten auzokoen edo elkarteen eskueran jartzen dituen kultura-erabilerarako lokalen eskaera da.
Honako lokal hauek eska daitezke:
Adinez nagusiak diren pertsona fisikoek, pertsona juridikoek edo haien legezko ordezkariak.
Eskaera orokorra. Lokala erabili nahi duen erakundearen datuak adieraziz, data, aurreikusitako ordutegia eta egin beharreko jarduerak adieraziz, eta udalaren materialen baten erabilera beharrezkoa den adieraziz.
Legezko ordezkariaren kasuan, legez egiaztatzeko eta ordezkatzeko idazkia: Ordezkaria izendatzeko inprimakia.
Presentzialki:
Herritarrentzako Arreta Zerbitzua - HAZ
Altzaga: Antonio Trueba zeharkalea 2
Astrabudua: Meso kalea 20
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:30etik 14:30era
Sarrera-erregistroaren ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:30etik 14:00etara
Telematikoki:
www.erandio.eus webgunearen bidez
Kosturik gabe Elkarteen Udal Erregistroan inskribatutako elkarteentzat edo jendearentzat irekiak diren ekitaldiak antolatzen dituztenentzat, sartzeko kosturik ez badute eta udal-interesekoak badira.
Gainerako kasuetan, dagokion tasa ordainduta.
Aurreikusitako epea: eskaera entregatzen den unean.
Legezko gehieneko epea: 3 hilabete.
Administrazio-isiltasunaren ondorioa: aurkakoa.
HERRITARRENTZAKO ARRETA ZERBITZUAK
1. Eskaera eta dokumentazioa jasotzea eta egiaztatzea.
2. Erregistratzea, eskaneatzea eta interesdunari kopia.
3. Eskatutako lokala eskuragarri dagoela egiaztatzea.
4. Tasa ordaindu behar ez bada, interesdunarekin zuzenean berrestea lokalaren erabilera.
5. Tasa ordaindu behar bada, dagokion tasa kobratzea.
6. Eskaera eta ordainketa-frogagiria Kulturara bidaltzea.
KULTURAK
7. Udaltzaingoari edota Kultur Etxeari dagokion baimena jakinaraztea.
Eskaeraren berrespena albait lasterren egingo da, ahoz edo telefonoz. Horrela ezin bada egin, mezu elektroniko bidez edo idazki bidez.