EZOHIKO DIRU-LAGUNTZAK (ZUZENEAN EMATEKOAK) ESKATZEA

Zer da?

Erandioko Udalak udalerrian kultura-jarduerak finantzatzera bidera ditzakeen zuzeneko dirulaguntzen emakida da, betiere udal-aurrekontuan aipatuta badaude edota norgehiagoka eragozten duten arrazoiak egiaztatzen badira.

Nork eska dezake?

Erroldatuta dauden pertsona fisikoek, Elkarteen Udal Erregistroan inskribatutako irabazi-asmorik gabeko pertsona juridikoek edo haien legezko ordezkariek.

Erandioko udalerrian erroldatuta dauden pertsona fisikoek edo haien legezko ordezkariak.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa

Eskaera orokorra. urte osoan egin beharreko jardueraren proiektu bat eta ekitaldiko diru-sarrerak eta gastuak islatuko dituen aurrekontu bat erantsita. Urteko deialdian aurkeztea eragotzi duten arrazoiak egiaztatu beharko dira.

Justifikatzeko, beharrezkoa izango da Eskaera orokorra aurkeztea eta egindako jardueraren memoria, jardueran lortutako diru-sarrerak eta gastuak egiaztatuko dituzten agiriak, kartelak eta egindako programak eranstea.

Legezko ordezkariaren kasuan, legez egiaztatzeko eta ordezkatzeko idazkia: Ordezkaria izendatzeko inprimakia.

Aurkezteko lekua

Presentzialki:
Herritarrentzako Arreta Zerbitzua - HAZ
Altzaga: Antonio Trueba zeharkalea 2
Astrabudua: Meso kalea 20
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:30etik 14:30era
Sarrera-erregistroaren ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:30etik 14:00etara

Telematikoki:
www.erandio.eus webgunearen bidez

Informazio gehiago

Kostu ekonomikoa

Kosturik gabe.

Ebazteko eta jakinarazteko epea

Aurreikusitako epea: 2 hilabete, eskaera aurkezten den egunetik aurrera zenbatzen hasita. Legezko gehieneko epea: 4 hilabete eskaera-datatik aurrera zenbatzen hasita. Administrazioisiltasunaren ondorioa: aurkakoa.

Araudi aplikagarria

38/2003 Lege Orokorra, azaroaren 17koa, diru-laguntzei buruzkoa

Diru laguntzak arautzeko Udal Ordenantza, Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratu zena 2011ko

Eskaera jaso ondoko izapideak

HERRITARRENTZAKO ARRETA ZERBITZUAK
1. Eskaera eta dokumentazioa jasotzea eta egiaztatzea.
2. Erregistratzea, eskaneatzea eta interesdunari kopia.
3. Eskaera Kulturara bidaltzea.

KULTURAK
4. Eskaerak balioestea eta eskaera aurkezteko egiaztatzen diren arrazoiak egiaztatzea.
5. Kulturako informazio-batzordeari jakinaraztea.
6. Diru-laguntza emateko Ebazpena, Alkatetzaren Dekretua.
7. Ebazpena interesdunei jakinaraztea.
8. Emandako diru-laguntzak ordaintzea. Diru-laguntzaren % 75 ordainduko da hasiera batean, eta gainerako % 25a, berriz, diru-laguntzaren justifikazioa egiaztatzen denean.
9. Iragarki-taulan eta Udalaren webgunean argitaratzea.

Justifikazioa. Erakunde edo pertsona onuradunek, nolanahi ere, egindako jarduerei lotutako gastuen justifikazioa eta egindako ekintzen memoria aurkeztu beharko dute diru-laguntza eman eta hurrengo urteko urtarrilaren 31 baino lehen.

Oharrak

Ez da aurkezteko eperik ezarri.

Arlo arduraduna

Herritarrak / Kultura eta Kirolak