GUNE PUBLIKOETAN KULTURA-JARDUERAK EGITEKO BAIMENA ESKATZEA

Zer da?

Indarrean dagoen araudiaren arabera jolas-jarduera edo ikuskizun publiko jakin batzuk egiteko beharrezkoa den baimenaren lorpena da.

Nork eska dezake?

Pertsona fisiko eta/edo juridikoek edo haien legezko ordezkariak.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa

Eskaera orokorra, egin beharreko jardueren proiektua erantsi, eta non egingo diren, ordutegiak, parte-hartzaileak, deskribapen-planoak, udal-materialen bat behar den eta abar zehaztu beharko da.

Legezko ordezkariaren kasuan, legez egiaztatzeko eta ordezkatzeko idazkia: Ordezkaria izendatzeko inprimakia.

Aurkezteko lekua

Presentzialki:
Herritarrentzako Arreta Zerbitzua - HAZ
Altzaga: Antonio Trueba zeharkalea 2
Astrabudua: Meso kalea 20
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:30etik 14:30era
Sarrera-erregistroaren ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:30etik 14:00etara

Telematikoki:
www.erandio.eus webgunearen bidez

Informazio gehiago

Kostu ekonomikoa

Kosturik gabe.

Ebazteko eta jakinarazteko epea

Aurreikusitako epea: hilabete 1, eskaera aurkezten den egunetik aurrera zenbatzen hasita.
Legezko gehieneko epea: 3 hilabete eskaera-datatik aurrera zenbatzen hasita.
Administrazio-isiltasunaren ondorioa: aurkakoa.

Eskaera jaso ondoko izapideak

HERRITARRENTZAKO ARRETA ZERBITZUAK
1. Eskaera eta dokumentazioa jasotzea eta egiaztatzea.
2. Erregistratzea, eskaneatzea eta interesdunari kopia.
3. Eskaera Kulturara bidaltzea.

KULTURAK
4. Baimena izapidetzea, eta honako dokumentazio hau aurkezteko eskatzea:
· Erantzukizun zibileko aseguru baten kontratazioa egiaztatzen duen agiria (Eusko Jaurlaritzaren egiaztagiri-eredua aurkeztuko da, aseguru-erakundeak sinatua).
· Egitura desmuntagarriak instalatzen badira (txosnak, agertokiak eta abar), behar bezala muntatuta dagoela egiaztatzen duen ziurtagiri bat aurkeztu beharko da, teknikari eskudunek sinatua.
· Elikagaiak eta/edo edariak merkaturatzen eta/edo saltzen badira, osasun-baimena eskatzeko inprimakiak aurkeztu beharko dira, behar bezala beteak.
· Korronte elektrikoa behar izanez gero, behe-tentsioko instalazio elektrikoaren ziurtagiria aurkeztu beharko da, Industriako Lurralde Bulegoak behar bezala bideratua eta erregistrozigiluarekin, Erandion erregistratutako elkarteen kasuan izan ezik.
Horiez gain, honako hauek eskatu ahal izango dira:
· Ikusle kopuru handia biltzen duten edo arriskutsutzat hartzen diren jardueretan anbulantzia dagoela egiaztatzen duen agiria.
· Jarduera edo ikuskizunerako Autobabes Plana edo Larrialdi Plana, teknikari eskudunek landua, hurrenez hurren 300 pertsonatik gorako edo 100 pertsonatik gorako edukiera duten lekuetan egiten denean.

Oharrak

Arlo arduraduna

Herritarrak / Kultura eta Kirolak