IRAKASKUNTZA-ERAIKIN ETA -INSTALAZIO PUBLIKOAK ERABILTZEA

Zer da?

Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko irakaskuntza-eraikin eta -instalazio publikoak erabiltzeko eskaera da, ikastetxearen urteko programazioan sartuta ez dauden hezkuntza-, kirol- eta kultura-jarduerak zein izaera sozialeko bestelako jarduerak gauzatzeko.

Nork eska dezake?

Edozein elkartek, baita edozein pertsona fisikok edo haren legezko ordezkariak ere.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa

Eskaera orokorra, jarduera hasi baino hilabete lehenago aurkeztu behar dena.

Legezko ordezkariaren kasuan, legez egiaztatzeko eta ordezkatzeko idazkia: Ordezkaria izendatzeko inprimakia

Ikastetxearen Zuzendaritzaren aldeko txostena, ikastetxea erabil daitekeela adierazten duena, betiere esanbidez adierazita jarduerak ez duela eskola-jarduera inola ere eragozten.

Aurkezteko lekua

Presentzialki:
Herritarrentzako Arreta Zerbitzua - HAZ
Altzaga: Antonio Trueba zeharkalea 2
Astrabudua: Meso kalea 20
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:30etik 14:30era
Sarrera-erregistroaren ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:30etik 14:00etara

Telematikoki:
www.erandio.eus webgunearen bidez

Informazio gehiago

Kostu ekonomikoa

Kosturik gabe.

Ebazteko eta jakinarazteko epea

Aurreikusitako epea: berehala.

Araudi aplikagarria

76/2008 Dekretua, maiatzaren 6koa, Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko irakaskuntza-eraikin eta -instalazioak ikastetxeen urteko programazioetan sartuta ez dauden jardueretarako erabiltzeko prozesua arautzen duena.

Eskaera jaso ondoko izapideak

HERRITARRENTZAKO ARRETA ZERBITZUAK
1. Eskaera eta dokumentazioa jasotzea eta egiaztatzea.
2. Erregistratzea, eskaneatzea eta interesdunari kopia.
3. Interesdunei jakinaraztea

Oharrak

Arlo arduraduna

Herritarrak / Hezkuntza ? Musika Eskola