EUSKARA IKASTEKO BEKAK ETA DIRU-LAGUNTZAK

Zer da?

Euskara herritik kanpo ikasten ari diren herritarrei eskaintzen zaien diru-laguntza da.

Nork eska dezake?

Interesdunak edo haren legezko ordezkariak.
Betekizunak:
- 16 urte baino gehiago izatea eta Erandion erroldatuta egotea.
- Laguntzaren xede den ikastaroa Erandioko Udal Euskaltegiak ez eskaintzea.
- Euskalduntzeko edo alfabetatzeko ikastaro baten matrikula HABE Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundeak homologatutako zentro batean egin izana. Edo, bestela, Udako Euskal Unibertsitatean edo Euskal Herriko Unibertsitatean curriculumaz kanpoko ikastaro bat egin izana euskaraz.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa

Kasu guztietan

Eskaera-inprimakia

Eskatzailearen Nortasun Agiri Nazionala.

Eskaera-inprimakian ez bada agertzen euskaltegiak bete beharreko informazioa, matrikularen egiaztagaria, gainerako datu eta guzti.

Eta, kasuan kasu:

0-15 urteko seme/alabak dituzten ikasleek: Familia-liburua.

Haur eta/edo adinekoen zaintzaileek: lan egiten duten erakundearen ziurtagiria edo lana ematen dien familiaren justifikazio-adierazpena.

Merkataritzako eta ostalaritzako langileek edo titularrek: establezimenduaren legezko ordezkariak egindako ziurtagiria.

Astialdiko begiraleek: astialdiko begirale-titulua edo prestakuntza-ikastaroa egiten ari dela dioen ziurtagiria.

Oinarri hauetan familia-unitate bakoitzerako ezarritako diru-sarrerak baino txikiagoak dituzten ikasleek: familia-unitatea osatzen dutenen Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren aitorpena. Pertsona Fisikoen Zergaren gaineko Errentaren aitorpena aurkeztu behar ez dutenen kasuan, lortutako diru-sarrerak egiaztatzeko dokumentua (Gizarte Segurantzaren edo dagokion erakundearen ziurtagiria). Familiaren erroldatze-ziurtagiria.

Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta edo Gizarte Larrialdiko Laguntzak jasotzen dituztenek: laguntza horiek jaso izanaren egiaztagiria.

Langabezian dauden eta prestaziorik jasotzen ez duten ikasleek: enplegu-eskatzaile moduan izena eman izanaren egiaztagiria, eskatutako diru-laguntzaren xede den ikastaroa hasi bainon lehenagokoa. Langabeziagatiko prestazioa ez duela jasotzen dioen ziurtagiria.

Ikasketa arautuen ikastetxe batean izena emana duten ikasleek (ikasleek): ikasle-txartela edo ikastetxearen egiaztagiria.

Erandioko elkarteen udal-erregistroan erregistratutako elkarteetako kide direnek: elkarteko zuzendaritzaren ziurtagiria, kide dela egiaztatzen duena.

Familia-unitate bereko beste kide bat aldi berean ere euskara ikasten ari baldin bada: familiaren erroldatze-ziurtagiria. Eta matrikultuta dagoen familia-unitateko kide bakoitzari zentroak egindako ziurtagiria.

Aurkezteko lekua

Presentzialki:
Herritarrentzako Arreta Zerbitzua - HAZ
Altzaga: Antonio Trueba zeharkalea 2
Astrabudua: Meso kalea 20
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:30etik 14:30era
Sarrera-erregistroaren ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:30etik 14:00etara

Telematikoki:
www.erandio.eus webgunearen bidez

Informazio gehiago

Kostu ekonomikoa

Kosturik gabe.

Ebazteko eta jakinarazteko epea

Deialdian ezarritako epea amaituta eta, gehienez ere, hiru hilabeteko epean. Administrazioisiltasunaren ondorioa: aurkakoa.

Araudi aplikagarria

Urteko deialdia

20. Ordenantza Fiskala, udal-euskaltegiaren tasak arautzen dituena.

Bizkaiko Aldizkari Ofiziala, 38. zk., 2011ko otsailaren 24koa, osteguna: Erandio Elizateko Udalaren diru-laguntzei buruzko Ordenantza Orokorra

Eskaera jaso ondoko izapideak

HERRITARRENTZAKO ARRETA ZERBITZUAK
1. Eskaera eta dokumentazioa jasotzea eta egiaztatzea.
2. Erregistratzea, eskaneatzea eta interesdunari kopia.
3. Euskara arlora bidaltzea.

EUSKARA ARLOAK
4. Dokumentazioa egiaztatzea eta berrikustea.
5. Dokumenturen bat falta baldin bada, telefonoz edo Telematikoki eskatzea.
6. Betekizunen bat betetzen ez bada, interesdunari horren berri emango zaio eta, akatsik izanez gero, zuzentzeko epe bat emango zaio.
7. Txosten teknikoa egitea.
8. Alkatetzaren Dekretua egitea.
9. Ordaintzeko proposamena Zerbitzu Ekonomikoetara bidaltzea.
10. Interesdunari jakinaraztea.

Oharrak

Arlo arduraduna

Herritarrak / Euskara