BERDINTASUN-ZERBITZUAK ANTOLATUTAKO IKASTAROETAN IZENA EMATEKO ESKAERA

Zer da?

Berdintasun-zerbitzuak bultzatutako programa eta jardueretan parte hartzeko egin beharreko izenematea da: ahalduntze-eskolako ikastaroak, tailerrak, hitzaldiak edo antzekoak.

Nork eska dezake?

Pertsona fisikoek edo haien legezko ordezkariak.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa

Inskripzio-orria
Legezko ordezkariaren kasuan, legez egiaztatzeko eta ordezkatzeko idazkia: Ordezkaria izendatzeko inprimakia.

Aurkezteko lekua

Presentzialki:
Herritarrentzako Arreta Zerbitzua - HAZ
Altzaga: Antonio Trueba zeharkalea 2
Astrabudua: Meso kalea 20
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:30etik 14:30era
Sarrera-erregistroaren ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:30etik 14:00etara

Telematikoki:
www.erandio.eus webgunearen bidez

Informazio gehiago

Kostu ekonomikoa

Kosturik gabe.

Ebazteko eta jakinarazteko epea

Ikasturte edo jarduera bakoitza hasi baino zazpi egun lehenago.

Araudi aplikagarria

Ez dago arudi aplikagarririk.

Eskaera jaso ondoko izapideak

HERRITARRENTZAKO ARRETA ZERBITZUAK
1. Eskaera eta dokumentazioa jasotzea eta egiaztatzea.
2. Erregistratzea, eskaneatzea eta interesdunari kopia.
3. Berdintasun-zerbitzura bidaltzea.

BERDINTASUN ZERBITZUAK
4. Interesdunekin harremanetan jartzea ikastarora bertaratuko direla egiaztatzeko, inskripzioa berrestea telematokiko eta telefonoz. Horretaz gain, ikastaroaren ordutegiari eta beste hainbat alderdiri buruzko informazioa emango da.

Oharrak

Inskribatzeko garaian, erroldatuta dauden pertsonek izango dute lehentasuna. Eskaerak inskripzio-ordena zorrotzari jarraikiz ebatziko dira.

Arlo arduraduna

Herritarrak / Berdintasuna