UDAL-HILERRIETAKO HEZURTEGIEN EMAKIDARAKO ESKAERA

Zer da?

Udal-hilerrietan, gorpuzkien nitxoaren edo hezurtegiaren emakida eskatzeko agiria da. Hogeita hamar urterako emakidak dira, luzatu egin daitezke, baita jaraunspen bidez eskualdatu ere.

Nork eska dezake?

Erandion erroldatuta daudenek edo udalerrian errotuta daudela frogatzen dutenek, eta nitxo edo lurperatze-hobi batetik ateratako, errausketa baten ondoriozko edo beste udalerri batetik ekarritako errautsak edo gorpuzkiak izanik, Erandioko hilerriren batean ehortzi nahi dituztenek. Edo haien lege-ordezkariak.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa

Emakidaren titular izango d(ir)en pertson(ar)en Nortasun Agiri Nazionala eta hildakoa hobitik ateratzeko edo errausteko ziurtagiria, udalerrian egindako lurperatze bat ez bada.

Legezko ordezkariaren kasuan, legez egiaztatzeko eta ordezkatzeko idazkia: Ordezkaria izendatzeko inprimakia.

Aurkezteko lekua

Presentzialki:
Herritarrentzako Arreta Zerbitzua - HAZ
Altzaga: Antonio Trueba zeharkalea 2
Astrabudua: Meso kalea 20
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:30etik 14:30era
Sarrera-erregistroaren ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:30etik 14:00etara

Telematikoki:
www.erandio.eus webgunearen bidez

Informazio gehiago

Kostu ekonomikoa

7. Ordenantza Fiskala, hilerrietako zerbitzuen tasak arautzen dituena.
Lehen mailako hezurtegien emakidak, 30 urterako: 272.40 ?

Ebazteko eta jakinarazteko epea

Aurreikusitako epea: 15 egun.

Araudi aplikagarria

Erandioko Udal Hilerrietako Enterramendu Unitateak eta Inskripzioak nahiz hilarriak arautzeko Udal Araudia (1999ko abuztuaren 23ko ?astelehena? Bizkaiko Aldizkari Ofiziala, 161. zk.).

202/2004 Dekretua, urriaren 19koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Hilotzen Sanitate-alderdiei buruzko Erregelamendua onartzen duena (2004ko azaroaren 18ko ?osteguna? Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 221. zk.).

Eskaera jaso ondoko izapideak

HERRITARRENTZAKO ARRETA ZERBITZUAK
1. Eskaera eta dokumentazioa jasotzea eta egiaztatzea.
2. Erregistratzea, eskaneatzea eta interesdunari kopia.
3. Osasun Publikora bidaltzea.

OSASUN PUBLIKOAK
4. Eskaerak aztertzea eta emakidaren Dekretua egitea.
5. Emakida-titulua egitea.
6. Eskatzaileari jakinaraztea

Titulua jaso baino lehen, aplikatu beharreko udal-tasak ordaindu beharko dira.

Oharrak

Hogeita hamar urterako emakidak.

Arlo arduraduna

Lurraldea / Osasun Publikoa