Udal-hilerrietako emakidaren titulua galduz gero egiten den eskaera da. Hileta-eskubide bakoitzeko titulu ofizial bakarra egon daiteke.
Eskubidearen titular d(ir)en pertsona/ek edo legezko ordezkariak. Kopiaren eskaeraren berri emango zaie titular guztiei.
Eskaera orokorra.
Eskatzailearen NANa edo, legezko ordezkariaren kasuan, legez egiaztatzeko eta ordezkatzeko idazkial: Ordezkaria izendatzeko inprimakia
Udal-tasa ordaindu izanaren agiria.
Presentzialki:
Herritarrentzako Arreta Zerbitzua - HAZ
Altzaga: Antonio Trueba zeharkalea 2
Astrabudua: Meso kalea 20
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:30etik 14:30era
Sarrera-erregistroaren ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:30etik 14:00etara
Telematikoki:
www.erandio.eus webgunearen bidez
7. Ordenantza Fiskala, hilerrietako zerbitzuen tasak arautzen dituena.
Tituluak ematea, 62.85 ?.
Aurreikusitako epea: 30 egun.
Erandioko Udal Hilerrietako Enterramendu Unitateak eta Inskripzioak nahiz hilarriak arautzeko Udal Araudia (1999ko abuztuaren 23ko ?astelehena? Bizkaiko Aldizkari Ofiziala, 161. zk.).
202/2004 Dekretua, urriaren 19koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Hilotzen Sanitate-alderdiei buruzko Erregelamendua onartzen duena (2004ko azaroaren 18ko ?osteguna? Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 221. zk.).
HERRITARRENTZAKO ARRETA ZERBITZUAK
1. Recogida y comprobación de la solicitud y documentación.
2. Registro, escaneado y copia a la persona interesada.
3. Remitir a Salud Pública.
OSASUN PUBLIKOAK
4. Eskaerak eta atxikitako dokumentazioa aztertzea.
5. Kopia egitea.
6. Interesdunari jakinaraztea.
Titularra aldatzeak ez du esan nahi eskubidearen indarraldia berriro hasieratik hasten denik. Hileta-eskubide baten gaineko Tituluaren kopia jaulkiz gero, aurreko beste edozein dokumentu behin betiko baliogabetzen da.