Hilotza giza gorputza da, baina hil eta segidako bost urtetan.
Hilotzen gorpuzkiak zera dira, heriotza gertatuz gero gutxienez bost urte igaro ostean giza gorputzetik geratzen dena, betiere materia organikoa suntsitzeko fenomenoak burutu badira.
Oro har, ehorzketa gertatu zenetik bost urte igaro baino lehen ezin izango da hilotzik atera hobitik, baldin eta baltsamatutako hilotza ez bada edo agindu judiziala baldin badago. Betiere aldez aurretik osasun-baimena izanik.
Kasuak:
Hildakoaren zuzeneko senideren batek edo legezko ordezkariak.
Eskaera orokorra.
Eskatzailearen NANa edo, legezko ordezkariaren kasuan, legez egiaztatzeko eta ordezkatzeko idazkia: Ordezkaria izendatzeko inprimakia.
Emakidaren titulua, hala badagokio.
Gorpuzkien kutxa behar den ala ez adierazi behar da eskaeran.
Hilotza edo gorpuzkiak hobitik ateratzeagatiko udal-tasak ordaindu izanaren agiria eta, hala badagokio, gorpuzkien kutxagatikoa ere bai.
Udal-hilerritik kanpora eraman nahi bada, lekualdatzeko osasun-baimena aurkeztu beharko da; baimen hori Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak ematen du eta, horretarako, Ehorzketa Ziurtagiria aurkeztu beharko da aldez aurretik Udalean.
Presentzialki:
Herritarrentzako Arreta Zerbitzua - HAZ
Altzaga: Antonio Trueba zeharkalea 2
Astrabudua: Meso kalea 20
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:30etik 14:30era
Sarrera-erregistroaren ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:30etik 14:00etara
Telematikoki:
www.erandio.eus webgunearen bidez
7. Ordenantza Fiskala, hilerrietako zerbitzuen tasak arautzen dituena.
Gorpuzkiak hobitik ateratzeagatik, murriztu edo lekualdatzeagatik eta barnean berriz ehorzteagatik: 100.60?.
Hilotzak hobitik ateratzeagatik: 619.20?.
Gorpuzkiak hobitik ateratzeagatik baina errentamendu-epea igarota eta/edo ofizioz: salbuetsita.
Gorpuzkien kutxa jartzeagatik: 40.00?.
Aurreikusitako epea: 15 egun.
Erandioko Udal Hilerrietako Enterramendu Unitateak eta Inskripzioak nahiz hilarriak arautzeko Udal Araudia (1999ko abuztuaren 23ko ?astelehena? Bizkaiko Aldizkari Ofiziala, 161. zk.).
202/2004 Dekretua, urriaren 19koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Hilotzen Sanitate-alderdiei buruzko Erregelamendua onartzen duena (2004ko azaroaren 18ko ?osteguna? Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 221. zk.).
HERRITARRENTZAKO ARRETA ZERBITZUAK
1. Eskaera eta dokumentazioa jasotzea eta egiaztatzea.
2. Erregistratzea, eskaneatzea eta interesdunari kopia.
3. Osasun Publikora bidaltzea.
OSASUN PUBLIKOAK
4. Eskatzailearekin harremanetan jarriko da hobitik ateratzeko eguna eta ordua finkatzeko.
Hobitik ateratzearen ondoriozko bestelako gastuak ez dira sartzen zerbitzuan, hala nola gorpuzkien kutxa, lekualdatzeko poltsa?
Eskeletizazioa osatu gabeko hilotza bada eta ez bada hobitik ateratzen, tasa ordaindu egin beharko da hala ere, zerbitzua eskatu eta eman egin delako.
Ekainean, uztailean, abuztuan eta irailean ez da hobitik ateratzerik egingo.