UDAL-HILERRIETAKO EMAKIDAK ITZULTZEKO ESKA

Zer da?

Hilotzik eta gorpuzkirik ez duen hobia da, eta Administrazioari atzera eman dakioke.

Bertan zeuden hilotz eta gorpuzki guztiak aldez aurretik atera eta lekualdatu egin behar dira, eta Udalak eskaera onartuz gero, unean uneko Ordenantza Fiskalean ezarritako tarifak ordaindu beharko dira, lurperatze modalitatearen arabera. Hasierako emakida emateko unean ordaindu zen tarifa ez badator bat egungoarekin, Udalak bere garaian ordaindutako zenbateko bera ordainduko du.

Panteoietarako orubeei dagozkien emakida zaharren kasuan, kripta eta altxaera eraiki baldin bada, Erandioko Udalak eraikitako panteoiaren ikuskapena egingo du zer nolako egoeratan dagoen ikusteko eta aprobetxamendu-aukerak aztertzeko, Hileta Polizia Sanitarioaren Araudian xedatutakoaren arabera. Ikuskapenaren arabera, tokiko administrazioak hileta-eraikinaren egungo balioaren hasierako tasazioa egingo du, eta desadostasuna sortuz gero, kontraesanezko aditutasazioa aurkezteko eskubidea izango da.

Nork eska dezake?

Eskubidearen titular d(ir)en pertsona/ek edo legezko ordezkariak, edo hilda egonez gero, eskubidean ondorengo izan direnek.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa

Eskaera orokorra.

Eskatzailearen NANa edo, legezko ordezkariaren kasuan, legez egiaztatzeko eta ordezkatzeko idazkia: Ordezkaria izendatzeko inprimakia.

Emakidaren titulua, hala badagokio.

Emakidaren gaineko eskubidea egiaztatzeaz gain, emakida beraren gaineko eskubideak dituzten pertsona gehiago ez daudela egiaztatzen duten agiriak, edo eskaerarekiko abenikoa.

Aurkezteko lekua

Presentzialki:
Herritarrentzako Arreta Zerbitzua - HAZ
Altzaga: Antonio Trueba zeharkalea 2
Astrabudua: Meso kalea 20
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:30etik 14:30era
Sarrera-erregistroaren ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:30etik 14:00etara

Telematikoki:
www.erandio.eus webgunearen bidez

Informazio gehiago

Kostu ekonomikoa

Kosturik gabe.

Ebazteko eta jakinarazteko epea

Aurreikusitako epea: 60 egun.

Araudi aplikagarria

Erandioko Udal Hilerrietako Enterramendu Unitateak eta Inskripzioak nahiz hilarriak arautzeko Udal Araudia (1999ko abuztuaren 23ko ?astelehena? Bizkaiko Aldizkari Ofiziala, 161. zk.).

202/2004 Dekretua, urriaren 19koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Hilotzen Sanitate-alderdiei buruzko Erregelamendua onartzen duena (2004ko azaroaren 18ko ?osteguna? Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 221. zk.).

Eskaera jaso ondoko izapideak

HERRITARRENTZAKO ARRETA ZERBITZUAK
1. Recogida y comprobación de la solicitud y documentación.
2. Registro, escaneado y copia a la persona interesada.
3. Remitir a Salud Pública.

OSASUN PUBLIKOAK
4. Inspeccionar la concesión: ocupación, estado constructivo, tasación.
5. Emitir el informe técnico correspondiente.
6. Decreto de Alcaldía.
7. Notificar a la persona interesada la propuesta de liquidación y el plazo para su aceptación o para la presentación de alegaciones.

Oharrak

Arlo arduraduna

Lurraldea / Osasun Publikoa