Udal-hilerrietako hileta-eskubidea da: bere garaian hogeita hamar urterako edo legezko gehieneko
eperako (?betiko?) ematen ziren hilobi modalitateen (nitxoa, hezurtegia, panteoia edo hobia) gaineko tituluak dira, eta eskualdatu egin daitezke.
Udal-hilerrietako emakidetan titularra aldatzea da.
Hileta-eskubideak jaraunspen, legatu edo testamentugabeko ondorengotza bidez eskualdatzen dira, doan betiere, eta inolako irabazi-asmorik gabe.
Eskubidearen titular d(ir)en pertsona/ek edo legezko ordezkariak.
Titular baten jaraunsle, legatu-hartzaileek edo haien ondorengoek, betiere emakidaren gaineko eskubidea behar bezala egiaztatzeko eta erregistratzeko beharrezkoa den dokumentazioa aurkeztuz gero.
Titular guztiak hiltzen diren kasuetan, Udalak ofizioz jarduten du.
Eskualdatzea, titularra hil delako: Emakidaren titulua.
Heriotza-ziurtagiria, hildakoa ez bada Erandion lurperatu. Eskualdatze-eskubidea egiaztatzen duen dokumentazioa.
Testamentu bidezko jaraunsle edo legatu-hartzailerik izanez gero, testamentua aurkeztea.
Testamenturik gabeko ondorengotzaren kasuan, familia-liburua eta/edo eskubidea egiaztatzen duen edozein agiri. Ahaidetasuna egiaztatzen duen dokumentazioa, zuzeneko ahaideak laugarren mailara arte edo zehar-ahaideak bigarren mailara arte.
Titular berri guztien Nortasun Agiri Nazionala eta datu pertsonalak.
Emakidaren gaineko eskubide orori uko egin nahi diotenen Erantzukizunpeko Adierazpena eta Nortasun Agiri Nazionala.
Presentzialki:
Herritarrentzako Arreta Zerbitzua - HAZ
Altzaga: Antonio Trueba zeharkalea 2
Astrabudua: Meso kalea 20
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:30etik 14:30era
Sarrera-erregistroaren ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:30etik 14:00etara
Telematikoki:
www.erandio.eus webgunearen bidez
7. Ordenantza Fiskala, hilerrietako zerbitzuen tasak arautzen dituena
Indarrean dagoen legearen arautegiaren arabera bideratzen diren udal hilerrietako hilobi, nitxo eta orubeen besterenganatze kasuetan, indarrean den ordenantza arautzailearen arabera emakidari dagokion balioaren % 4, edo, horrelakorik ezean, lurra eta eraikitako kripta zein altxaerari dagokionez egindako tasazioaren balioa.
Ondorio horietarako, honako balorazio hauek hartuko dira kontuan:
(*) A) Panteoiak eraikitzeko orubeak hilerri batean zein bestean:
1. Panteoiak eraikitzeko orubeen emakida, legez ezarritako gehieneko eperako:
1.780,80 ?/m
B) Andra Mari hilerrian hilobien emakida:
2. Helduen hilobia, 3 gorpu hobiratzekoa: 1.361,80 ?/m2
3. Helduen hilobia, gorpu bakarra hobiratzekoa: 1.047,55 ?/m2
Aurreikusitako epea: 3 hilabete.
Erandioko Udal Hilerrietako Enterramendu Unitateak eta Inskripzioak nahiz hilarriak arautzeko Udal Araudia (1999ko abuztuaren 23ko ?astelehena? Bizkaiko Aldizkari Ofiziala, 161. zk.).
202/2004 Dekretua, urriaren 19koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Hilotzen Sanitate-alderdiei buruzko Erregelamendua onartzen duena (2004ko azaroaren 18ko ?osteguna? Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 221. zk.).
HERRITARRENTZAKO ARRETA ZERBITZUAK
1. Eskaera eta dokumentazioa jasotzea eta egiaztatzea.
2. Erregistratzea, eskaneatzea eta interesdunari kopia.
3. Osasun Publikora bidaltzea.
OSASUN PUBLIKOAK
4. Txosten teknikoa egitea.
5. Alkatetzaren Dekretua, baimena ematen duena.
6. Titulu berria egitea.
7. Dagozkion tasak likidatzea.
8. Eskatzaileari jakinaraztea.
9. Titulua jasotzeko, udal-tasak ordaindu izanaren agiria aurkeztu behar da.
Titularra aldatzeak ez du esan nahi eskubidearen indarraldia berriro hasieratik hasten denik.