OSASUNGAIZTASUNA, IZURRIAK KONTROLATZEA

Zer da?

Interesdunak osasungaiztasun-egoerei eta izurriak kontrolatzeari buruz egindako salaketa da.

Herri-osasungarritasunaren babesa:
Osasun publikorako eta hirugarrenentzako arriskuen ikuskapenak eta kontrola etxebizitzetan, orubeetan, bide publikoetan, lojetan, patio komunitarioetan?

Osasungaiztasunari buruzko salaketak detektatu eta egiaztatzea, osasun publikorako arriskua dakarten edo ekar dezaketen egoerak edo ingurumen-faktoreak zuzentzeko edo prebenitzeko.

Izurriak:
Partikularrek jakinarazitako oharrei jaramon egin eta zer espezie den detektatzeko eta ikertzeko bertaratzen da, infestazio-maila zenbatekoa den jakitearren. Zer neurri zuzentzaile hartu behar diren adierazten da. Tratamendua egiten da. Arazoak bere horretan jarraitzen badu eta jatorria jabetza pribatu batean badago, hark kontratatu beharko du erregistratuta dagoen enpresa espezializatua.

Nork eska dezake?

Edozein pertsona fisiko edo juridikok, edo haren legezko ordezkariak.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa

Eskaera orokorra.

Legezko ordezkariaren kasuan, legez egiaztatzeko eta ordezkatzeko idazkia: Ordezkaria izendatzeko inprimakia.

Zer eskatzen den, zehatz-mehatz, deskribapena eta kokapena.

Aurkezteko lekua

Presentzialki:
Herritarrentzako Arreta Zerbitzua - HAZ
Altzaga: Antonio Trueba zeharkalea 2
Astrabudua: Meso kalea 20
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:30etik 14:30era
Sarrera-erregistroaren ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:30etik 14:00etara

Telematikoki:
www.erandio.eus webgunearen bidez

Informazio gehiago

Kostu ekonomikoa

Kosturik gabe.

Ebazteko eta jakinarazteko epea

Aurreikusitako epea: 15 egun.

Araudi aplikagarria

33/2011 Lege Orokorra, urriaren 4koa, Osasun Publikoari buruzkoa

27/2013 Legea, abenduaren 27koa, toki-administrazioaren arrazionalizazio eta iraunkortasunari buruzkoa; horren bitartez, 7/1985 Legearen 25 j) artikulua aldatzen da.

Segurtasunari, osasungarritasunari, egokitasun publikoari eta bizigarritasunari buruzko betebeharrak, Lurzoruari eta Hiri Zaharberritzeari buruzko Legearen testu bategina onartzen duen urriaren 30eko 7/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 4. eta 15. artikuluak

Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 528/2012 zenbakiko Europar Batasunaren Erregelamendua, 2012ko maiatzaren 22koa, Biozidak merkaturatzeari eta erabiltzeari buruzkoa

Eskaera jaso ondoko izapideak

HERRITARRENTZAKO ARRETA ZERBITZUAK
1. Eskaera eta dokumentazioa jasotzea eta egiaztatzea.
2. Erregistratzea, eskaneatzea eta interesdunari kopia.
3. Osasun Publikora bidaltzea.

OSASUN PUBLIKOAK
4. Ikuskapena egingo du tokian, hala badagokio.
5. Dagozkion txosten teknikoak egingo dira.
6. Neurri zuzentzaileak ezarri edo hartu ahal izango dira.

Oharrak

Arlo arduraduna

Lurraldea / Osasun Publikoa