TXAKUR-ERROLDA ALDATZEA: BAJAK, BESTE ERKIDEGO BATERA LEKUALDATZEA, JABEA ALDATZEA

Zer da?

Udalerriko txakurren heriotza, lapurreta edo desagertzeagatiko baja eskatzeko edo beste erkidego baterako lekualdaketa, jabearen datuen aldaketa, animalien datuen aldaketa edo jabe-aldaketa jasoarazteko izapidea da. Udalerriko txakurren heriotza, lapurreta edo desagertzeagatiko baja eskatzeko edo beste erkidego baterako lekualdaketa, jabearen datuen aldaketa, animalien datuen aldaketa edo jabe-aldaketa jasoarazteko izapidea da.

Nork eska dezake?

Erroldatuta dauden, hau da, erregistro ofizial batean balidatutako mikrotxip bat duten txakurren titularrek edo titular berriek.

Euskal Autonomia Erkidegoan, udal-erroldak Euskal Herriko Animalien Identifikazio Erregistro Orokorrean bateratuta daude.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa

Eskaera orokorra. honako dokumentazio hau atxikita, arrazoiaren arabera:

1. KASUA: ESKAERA JABE BERRIAK EGITEN DU
Eskatzailearen eta aurreko jabearen Nortasun Agiri Nazionalak, Erandion erroldatuta ez badaude*.
Animaliaren kartilla/pasaportea.
Biek sinatutako kartilla aurkeztu behar dute, edo bestela
· Salmentaren edo dohaintzaren dokumentu pribatua, bi alderdiek sinatuta.
· Edo bi alderdiek Herritarrentzako Arreta Zerbitzura joan beharko dute Euskal Herriko Animalien
Identifikazio Erregistro Orokorreko inprimakia unean bertan sinatzeko.
Aurreko jabearen heriotzaren kasuan, heriotza-ziurtagiria edo heriotza agerian uzten duen beste dokumenturen bat (eskela, oroigarria edo antzekoa) aurkeztu beharko da.
Oharrak:
Jabe berriari dagokio jakinarazteko betebeharra, eta hilabeteko epea izango du horretarako, eskualdaketa egiten denetik kontatzen hasita.
Salmenta edo lagapen orotan, animaliak behar bezala identifikatuta, erroldatuta eta Txartel/
Pasaporte Ofiziala eguneratuta dutela eman beharko dizkio jabe zaharrak jabe berriari.

2. KASUA: BAJA ESKATZEA, ANIMALIA HIL DELAKO
Eskatzailearen Nortasun Agiri Nazionala, Erandion erroldatuta ez badago*. Animaliaren kartilla/pasaportea.
Albaitariaren txostena edo jabearen erantzukizunpeko adierazpena aurkeztu beharko da, animalia hil dela adierazten duela.

3. KASUA: BAJA ESKATZEA ANIMALIA LAPURTU DUTELAKO EDO DESAGERTU DELAKO
Galdu zenetik eta lapurketaren salaketa jarri zenetik kontatzen hasita 5 eguneko epean egin beharko da.
Eskatzailearen Nortasun Agiri Nazionala, Erandion erroldatuta ez badago*. Animaliaren kartilla/pasaportea.
Polizia-zerbitzu batean aurkeztutako salaketa atxiki behar da.

4. KASUA: BAJA ESKATZEA, ANIMALIA BESTE AUTONOMIA-ERKIDEGO BATERA LEKUALDATZEN DELAKO
Jakinarazpena 10 eguneko epean egin behar da.
Eskatzailearen Nortasun Agiri Nazionala, Erandion erroldatuta ez badago*.
Eskaeran, jabe berriaren izena (baldin badago) eta animaliaren helbide berria jaso beharko da.
Animaliaren kartilla/pasaportea.
Jabetza eskualdatu bada: kartilla aurkeztu behar da, beteta eta biek sinatuta; edo bestela:
? Salmentaren edo dohaintzaren dokumentu pribatua, bi alderdiek sinatuta.
? Edo bi alderdiek Udalera joan beharko dute Euskal Herriko Animalien Identifikazio Erregistro
Orokorreko inprimakia unean bertan sinatzeko.

5. KASUA: JABEAREN EDO ANIMALIAREN DATUAK ALDATZEKO ESKATZEA
Eskatzailearen Nortasun Agiri Nazionala, Erandion erroldatuta ez badago*. Animaliaren kartilla/ pasaportea.
Kasu guztietan, eskatzaileak 14 urte baino gutxiago baldin baditu, tutorearen Nortasun Agiri
Nazionalaren fotokopia ere aurkeztu beharko da, eta tutore horrek ere sinatu beharko du inskripzio-agiria.

Aurkezteko lekua

Presentzialki:
Herritarrentzako Arreta Zerbitzua - HAZ
Altzaga: Antonio Trueba zeharkalea 2
Astrabudua: Meso kalea 20
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:30etik 14:30era
Sarrera-erregistroaren ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:30etik 14:00etara

Telematikoki:
www.erandio.eus webgunearen bidez

Informazio gehiago

Kostu ekonomikoa

Kosturik gabe.

Ebazteko eta jakinarazteko epea

Berehala, sinatzen den unean dokumentazio guztia baldin badago.

Araudi aplikagarria

101/2004 Dekretua, ekainaren 1ekoa, Euskal Autonomia Erkidegoan txakur-espezieko animaliak edukitzeari buruzko

50/99 Legea, abenduaren 23koa, Arriskutsuak izan daitezkeen Animaliak Edukitzeko araubide juridikoari buruzkoa, eta 287/2002 Errege Dekretua, martxoaren 22koa, hura garatzen duena

Erandioko udalerrian animalien edukitza eta babesa arautzen duen Ordenantza. Bizkaiko Aldizkari Ofiziala, 55. zk., 08-03-18

6/93 Legea, urriaren 29koa, Animaliak Babesteari buruzkoa

Eskaera jaso ondoko izapideak

HERRITARRENTZAKO ARRETA ZERBITZUAK
1. Eskaera eta dokumentazioa jasotzea eta egiaztatzea.
2. Erregistratzea, eskaneatzea eta interesdunari kopia.
3. Aldaketa-formularioa inprimatzea eta sinatzea, eta Euskal Herriko Animalien Identifikazio Erregistro Orokorrera bidaltzea.

Oharrak

Izapide horiek gaitutako albaitari batek ere egin ditzake. Kasu horretan, dokumentazioaren kopia Euskal Herriko Animalien Identifikazio Erregistro Orokorrera bidali beharko duzu zerorrek.

Izapidea Udalean egin bada, ez da beharrezkoa hori egitea, Udalak egiten baitu.

Arlo arduraduna

Lurraldea / Osasun Publikoa