Toki edo espazio publikoetan arriskutsuak izan daitezkeen animaliak egon ahal izateko, animalia horiek eramaten eta kontrolatzen dituen pertsonak arriskutsuak izan daitezkeen animaliak edukitzeko administrazio-lizentzia gainean izan behar du, baita Arriskutsuak izan daitezkeen animalien Udal Erregistroan inskribatuta dagoela egiaztatzen duen ziurtagiria ere.
Arriskutsua izan daitekeen animalia bati Arriskutsuak izan daitezkeen Animalien Udal Erregistroan izena emateko eskaera da.
Erroldatuta dauden, hau da, erregistro ofizial batean balidatutako mikrotxip bat duten txakurren titularrek edo titular berriek.
Izena emateko eskaera: Arriskutsuak izan daitezkeen animaliei izena emateko eskaera Eskatzailearen Nortasun Agiri Nazionala.
Animali(ar)en osasun-kartilla/pasaportea, mikrotxiparen zenbakia agertzen dela. Arriskutsuak izan daitezkeen animaliak edukitzeko lizentzia.
Gizarte-erantzukizuneko aseguruaren poliza, gutxienez 120.000,00 ?-ko estaldura duela, eta dagokion urteko kuota ordaindu izanaren ordainagiria.
Ordainketa-dokumentua: arriskutsua izan daitekeen txakurraren izen-ematea eta/edo berritzea.
Presentzialki:
Herritarrentzako Arreta Zerbitzua - HAZ
Altzaga: Antonio Trueba zeharkalea 2
Astrabudua: Meso kalea 20
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:30etik 14:30era
Sarrera-erregistroaren ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:30etik 14:00etara
Telematikoki:
www.erandio.eus webgunearen bidez
4. Ordenantza Fiskala, animaliak jaso eta babesteko zerbitzuaren tasak arautzen dituena
Arriskutsua izan daitekeen txakurraren izen-ematea eta/edo berritzea: 10.50 ?.
Aurreikusitako epea: 15 egun.
Egiaztagiria aurkezteko, 30 egun.
101/2004 Dekretua, ekainaren 1ekoa, Euskal Autonomia Erkidegoan txakur-espezieko animaliak edukitzeari buruzko
50/99 Legea, abenduaren 23koa, Arriskutsuak izan daitezkeen Animaliak Edukitzeko araubide juridikoari buruzkoa, eta 287/2002 Errege Dekretua, martxoaren 22koa, hura garatzen duena
Erandioko udalerrian animalien edukitza eta babesa arautzen duen Ordenantza. Bizkaiko Aldizkari Ofiziala, 55. zk., 08-03-18
6/93 Legea, urriaren 29koa, Animaliak Babesteari buruzkoa
HERRITARRENTZAKO ARRETA ZERBITZUAK
1. Eskaera eta dokumentazioa jasotzea eta egiaztatzea.
2. Erregistratzea, eskaneatzea eta interesdunari kopia.
3. Osasun Publikora bidaltzea
OSASUN PUBLIKOAK
4. Aldeko txostena eta inskripzioa baimentzen duen Dekretua.
5. Animaliaren txartela jaulkitzea. Interesdunari jakinaraztea.
Udalerri bakoitzean Arriskutsuak izan daitezkeen Animalien Erregistro bat egongo da; erregistro horretan, gutxienez, honako datu hauek agertu beharko dute: jabearen datu pertsonalak, animalia identifikatzeko moduko ezaugarriak eta animaliaren ohiko bizilekua; gizakiekin batera bizi ote den zehaztu behar da, edo beste helburu baterako den (zaintzarako, babeserako eta abarrerako) Animalia lapurtu edo galduz gero, titularrak Arriskutsuak izan daitezkeen Animalien Udal Erregistroan jakinarazi beharko du hori gertatu dela jakin eta 48 orduko epean, gehienez.
Arriskutsua izan daitekeen animalia bat Autonomia Erkidego batetik bestera lekualdatzen bada ?behin betiko edo hiru hilabetetik gorako aldi baterako?, jabeak dagozkion Udal Erregistroetan inskribatu beharko du.
Autonomia Erkidego bakoitzean Erregistro Zentral informatizatu bat egongo da beste Administrazio eta agintaritzek kontsultak egiteko, baita interes legitimoa (hala nola ezaugarri horiek dituen animalia jakin bat eskuratu nahi izatea...) egiaztatzen duten pertsonek ere. Horretarako, datuak Udal Erregistrotik Euskal Autonomia Erkidegoko Erregistro zentralera bidali dira, gertakariaren berri jaso ostean.