IBILGAILUAREN BORONDATEZKO LAGAPENA, TRAFIKON BEHIN BETIKO BAJA EMATEKO ETA HIRI-HONDAKIN SOLIDO GISA TRATATZEKO

Zer da?

Udalari ibilgailu bat lagatzea da, ibilgailuaren behin betiko baja izapidetzeko eta hiri-hondakin solido gisa tratatzeko.

Nork eska dezake?

Edozein motor-ibilgailuren titularrak edo haren lege-ordezkariak.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa

Eskaera orokorra.

Eskatzailearen NANa edo, legezko ordezkariaren kasuan, legez egiaztatzeko eta ordezkatzeko idazkia: Ordezkaria izendatzeko inprimakia.

Zirkulazio-baimena.

Ibilgailuaren azterketa teknikoaren txartela.

Automobilen nahitaezko asegurua.

Aurkezteko lekua

Presentzialki:
Herritarrentzako Arreta Zerbitzua - HAZ
Altzaga: Antonio Trueba zeharkalea 2
Astrabudua: Meso kalea 20
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:30etik 14:30era
Sarrera-erregistroaren ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:30etik 14:00etara

Telematikoki:
www.erandio.eus webgunearen bidez

Informazio gehiago

Kostu ekonomikoa

Kosturik gabe.

Ebazteko eta jakinarazteko epea

Aurreikusitako epea: 15 egun.
Legezko gehieneko epea: 3 hilabete.
Administrazio-isiltasunaren ondorioa: aurkakoa.

Araudi aplikagarria

339/1990 Legegintzako Errege Dekretua, martxoaren 2koa, Trafikoari, Ibilgailu motordunen zirkulazioari eta Bide-segurtasunari buruzko Legearen testu artikulatua onartzen duena, 35.3 art.

22/2011 Legea, uztailaren 28koa, hondakinei eta lurzoru kutsatuei buruzkoa, 20. art.

Eskaera jaso ondoko izapideak

HERRITARRENTZAKO ARRETA ZERBITZUAK
1. Eskaera eta dokumentazioa jasotzea eta egiaztatzea.
2. Erregistratzea, eskaneatzea eta interesdunari kopia.
3. Herritarren Segurtasunera bidaltzea.

HERRITARREN SEGURTASUNAK
4. Ibilgailua Udalari lagatzeko akta sinatzea.
5. Udalak hondakin gisa deklaratzea.
6. Udalak ibilgailua birziklatzeko gunera eramatea, eta honako hauek kudeatu eta lortzea:
? Eusko Jaurlaritzak ibilgailua desegiteko emandako ziurtagiria.
? Trafiko Zuzendaritza Nagusian ibilgailuari baja ematea.
7. Interesdunari bi dokumentuak bidaltzea.

Oharrak

Arlo arduraduna

Herritarrak / Herritarren segurtasuna