GUNE PUBLIKOETAN IZATEN DIREN GORABEHERAK JAKINARAZTEA

Zer da?

Egintza honen bitartez, partikular batek administrazioari jakinarazten dio gorabehera jakin bat gertatu dela: argiak, kutxatilak, hiri-altzariak hondatzea, semaforoak eta abar?

Nork eska dezake?

Edozein pertsona fisiko edo juridikok, edo haren legezko ordezkariak.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa

Eskaera orokorra.

Eskatzailearen NANa edo, legezko ordezkariaren kasuan, legez egiaztatzeko eta ordezkatzeko idazkia: Ordezkaria izendatzeko inprimakia.

Eskatzaileak kasua jakinarazteko beharrezkotzat jotzen duena.

Aurkezteko lekua

Presentzialki:
Herritarrentzako Arreta Zerbitzua - HAZ
Altzaga: Antonio Trueba zeharkalea 2
Astrabudua: Meso kalea 20
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:30etik 14:30era
Sarrera-erregistroaren ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:30etik 14:00etara

Telematikoki:
www.erandio.eus webgunearen bidez

Informazio gehiago

Kostu ekonomikoa

Kosturik gabe.

Ebazteko eta jakinarazteko epea

Gorabehera mota bakoitzari dagokiona.

Araudi aplikagarria

40/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzkoa

39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Herri Administrazioen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa.

Eskaera jaso ondoko izapideak

HERRITARRENTZAKO ARRETA ZERBITZUAK
1. Eskaera eta dokumentazioa jasotzea eta egiaztatzea.
2. Erregistratzea, eskaneatzea eta interesdunari kopia.
3. Herritarren Segurtasunera bidaltzea.

HERRITARREN SEGURTASUNAK
4. Argiteria edo semaforoekin gorabeherak izaten direnean mantentze-lanen enpresa esleipendunari horien berri ematea.
5. Eskumeneko Arlora abisua bidaltzea.
6. Jakinarazitako gorabehera ebaztea.

Oharrak

Arlo arduraduna

Herritarrak / Herritarren segurtasuna