ORDENANTZAK ETA ARAUDI OROKORRA EZ BETETZEAGATIKO SALAKETAK

Zer da?

Partikular batek administrazioari zerbait gertatu dela jakinaraztea, zigortzeko modukoa edo ez, prozedura jakin bat abian jartzea erabaki dezan salatutako gertaerak argitzeko, eta, hala badagokio, zigortzeko.

Nork eska dezake?

Edozein pertsona fisikok edo juridikok edo haren lege-ordezkariak. Salatzaileak, salaketa aurkezteagatik bakarrik, ez du zertan prozesuan interesik izan.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa

Eskaera orokorra.

Eskatzailearen NANa edo, legezko ordezkariaren kasuan, legez egiaztatzeko eta ordezkatzeko idazkia: Ordezkaria izendatzeko inprimakia.

Eskatzaileak kasua jakinarazteko beharrezkotzat jotzen duena

Aurkezteko lekua

Presentzialki:
Herritarrentzako Arreta Zerbitzua - HAZ
Altzaga: Antonio Trueba zeharkalea 2
Astrabudua: Meso kalea 20
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:30etik 14:30era
Sarrera-erregistroaren ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:30etik 14:00etara

Telematikoki:
www.erandio.eus webgunearen bidez

Informazio gehiago

Kostu ekonomikoa

Kosturik gabe.

Ebazteko eta jakinarazteko epea

Prozedura bakoitzari dagokiona, baldin eta prozedura irekitzen bada

Araudi aplikagarria

2/1998 Legea, otsailaren 20koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioen zigortzeko ahalmenari buruzkoa

40/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzkoa

39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Herri Administrazioen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa.

Eskaera jaso ondoko izapideak

HERRITARRENTZAKO ARRETA ZERBITZUAK
1. Eskaera eta dokumentazioa jasotzea eta egiaztatzea.
2. Erregistratzea, eskaneatzea eta interesdunari kopia.
3. Herritarren Segurtasunera bidaltzea.

HERRITARREN SEGURTASUNAK
4. Dagokion arlora idazkia bidaltzea.
5. Hala badagokio, dago(z)kion prozeduraren edo prozeduren instrukzioa egitea.
6. Salatzaileari ebazpena jakinaraztea, hala badagokio.

Oharrak

Arlo arduraduna

Herritarrak / Herritarren segurtasuna