GURASOEN BAIMENA ADINGABEENTZAT ATZERRIRA GURASORIK GABE BIDAIATZEKO

Zer da?

Adingabe baten amak, aitak edo tutoreak atzerrira bidaiatzeko baimena ematen dio adingabeari, amarik, aitarik edo adingabearen guraso-ahala edo legezko tutoretza duen pertsonarik gabe bidaiatzeko aukera izan dezan.

Nork eska dezake?

Adingabearen amak, aitak edo legezko tutoreak.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa

Eskatzailearen eta adingabearen Nortasun Agiri Nazionala, biek ere indarrean egon behar dutela aintzat hartuta.
Familia Liburua.

Aurkezteko lekua

Informazio gehiago

Kostu ekonomikoa

Kosturik gabe.

Ebazteko eta jakinarazteko epea

Berehala

Araudi aplikagarria

Europako Erkidegoko Arauak: 562/2006 Erregelamendua (EE), 2006ko martxoaren 15ekoa, Europako Parlamentuarena eta Kontseiluarena

Eskaera jaso ondoko izapideak

HERRITARRENTZAKO ARRETA ZERBITZUAK
1. Eskaera eta dokumentazioa jasotzea eta egiaztatzea.
2. Erregistratzea, eskaneatzea eta interesdunari kopia.
3. Herritarren Segurtasunera bidaltzea.

HERRITARREN SEGURTASUNAK
4. Baimena egitea.

Oharrak

Betekizunak: Pasaporte indibidualik ez edukitzea, eta atzerrira bakarrik bidaiatzea, Nortasun Agiri Nazionalarekin. Espainiako Nortasun Agiri Nazionalarekin sartzea baimentzen duten herrialdeentzat balio du bakarrik. Adingabeek pasaportea badute, ez dute beste inolako baimen gehigarririk behar.

90 eguneko balioa izango du baimenak baimena ematen den egunaz geroztik.

Arlo arduraduna

Herritarrak / Herritarren segurtasuna