Erandioko Udaltzaingoaren patruilaren jarduna jasotzen duen txostena da, eskatzailea edo haren lege-ordezkaria eraginpean hartutako gorabehera bati buruzkoa.
Poliziaren esku-hartze baten eraginpean egonik txostenaren beharra egiaztatzen duen edozein pertsona fisikok edo juridikok eska dezake Udaltzaingoak egindako txosten bat.
Abokatuek, aseguru-konpainiek edo ahaideek ere eska dezakete txostena, esku-hartzearen eraginpeko pertsona ordezkatuz, baina azken kasu horretan eraginpeko pertsonaren idatzizko baimena aurkeztu beharko dute, eta gorabehera hori adierazi.
Eskaera orokorra., gertaerak deskribatzeko eredu normalizatuari jarraikiz, edo bestela idazki pertsonalizatu bat. Eskatzailearen NANa edo, legezko ordezkariaren kasuan, legez egiaztatzeko eta ordezkatzeko idazkia: Ordezkaria izendatzeko inprimakia.
Txosten-eskaerarekin batera, administrazio-dokumentuak egiteagatiko tasa ordaindu izanaren egiaztagiria aurkeztu beharko da. Udalak kontu bat irekia duen edozein bankutan ordain daiteke tasa, edo bestela Herritarrentzako Arreta Zerbitzuan, eskaera egiteko uneand.
Presentzialki:
Herritarrentzako Arreta Zerbitzua - HAZ
Altzaga: Antonio Trueba zeharkalea 2
Astrabudua: Meso kalea 20
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:30etik 14:30era
Sarrera-erregistroaren ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:30etik 14:00etara
Telematikoki:
www.erandio.eus webgunearen bidez
Kosturik gabe.
Interesdunak eskatuta Udaltzaingoak egindako trafiko-istripuei eta atestatuei buruzko txostenak: 50.30 ?.
Interesdunak eskatuta eman behar diren askotariko informazioak, baldin eta edozein udalzerbitzuren kudeaketa berezia eskatzen badute: 40.05 ?.
6. Ordenantza Fiskala, administrazio-agiriak emateagatik ezarritako tasak arautzen dituena
Ley Orgánica 15/1999, de 13 de diciembre, de Protección de datos de carácter personal y normativa de desarrollo
HERRITARRENTZAKO ARRETA ZERBITZUAK
1. Eskaera eta dokumentazioa jasotzea eta egiaztatzea.
2. Erregistratzea, eskaneatzea eta interesdunari kopia.
3. Herritarren Segurtasunera bidaltzea.
HERRITARREN SEGURTASUNAK
4. Eskatutakoa aztertzea.
5. Txostena egitea.
6. Interesdunari emaitza jakinaraztea.