Udaltzaingoak trafiko-arloko arau-hausteengatik jarritako salaketen aurka alegazioak aurkeztea da, edo arau-haustea egin duen gidari bat identifikatzea.
Trafiko-arloan salaketa jaso duen pertsona fisiko edo juridiko orok edo haren ordezkariak, baita ibilgailuaren jabeak ere, identifikazioetarako.
Alegazioak egiteko:
1. Deskargu-orria (alegazio-idazkia) eredu normalizatuan, honako datu hauek eta guzti: salaketazenbakia, eguna-ordua eta ibilgailuaren matrikula.
2. Alegatutakoa egia dela egiaztatzen duen edozein dokumentu.
Identifikazioak egiteko:
1. Eskaera orokorra. honako datu hauek adierazita: gidariaren izen-abizenak, gidabaimenaren zenbakia eta helbidea.
2. Identifikatutako pertsona hori ez badago Trafikoko Zuzendaritza Nagusiaren Gidarien
Erregistroan izena emanda, haren gidabaimenaren fotokopia ere aurkeztu behar da.
Presentzialki:
Herritarrentzako Arreta Zerbitzua - HAZ
Altzaga: Antonio Trueba zeharkalea 2
Astrabudua: Meso kalea 20
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:30etik 14:30era
Sarrera-erregistroaren ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:30etik 14:00etara
Telematikoki:
www.erandio.eus webgunearen bidez
Kosturik gabe.
Aurreikusitako epea: 15 egun.
Legezko gehieneko epea: 3 hilabete.
Administrazio-isiltasunaren ondorioa: aurkakoa.
Real Decreto Legislativo.339/ 1990, de 2 de marzo
Ley 6/2014, de 7 de abril, que modifica el Real Decreto Legislativo 339/1990
Ordenanza General de Trafico del Ayuntamiento de Erandio
HERRITARRENTZAKO ARRETA ZERBITZUAK
1. Eskaera eta dokumentazioa jasotzea eta egiaztatzea.
2. Erregistratzea, eskaneatzea eta interesdunari kopia.
3. Herritarren Segurtasunera bidaltzea.
HERRITARREN SEGURTASUNAK
4. Eskatutakoa aztertzea.
5. Txostena egitea.
6. Interesdunari emaitza jakinaraztea.